Atlasko zedro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) cedrus generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Atlas mendietan duena (Aljerian eta Marokon). Iturri moderno gehienek[1][2][3][4][5][6][7][8] espezie bakartzat hartzen dute, baina badira batzuk[9][10] Libanoko zedroaren azpiespezietzat hartzen dutena (C. libani subsp. atlantica).
Atlasko zedro | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Pinaceae |
Generoa | Cedrus |
Espeziea | Cedrus atlantica Carrière, 1855 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cedar oil (en) eta cedar wood (en) |
Basionimoa | Pinus atlantica |
Hosto iraunkorreko zuhaitz handia da, 40 m garai izan daiteke. Gaztea denean, kono itxura du, eta forma irregularra hartzen du adinarekin.
Azala grisa eta ezkatatsua du Atlasko zedroak.
Azikulak (orratz formako hostoak) berdeak edo urdinxkak dira, eta multzotan sortzen dira.
Irailetik azarora loratzen da zedroa.
Kono arrek 3-5cm luze dira, eta forma konikoa; emeek, berriz, zapala dute muturra. Ernaldu ondoren, haziak sortzen dira kono emeetan. Zedroak landare gimnospermoak dira, eta haziak ez daude fruitu baten barruan.
Afrikako iparraldeko mendialdean du jatorria Atlasko zedroak. Europako mendebaldean, basogintzan erabiltzen da. Euskal Herrian, parkeetan bakarrik ikusten ditugu Atlasko zedroak, apaingarri gisa.
Lorategi eta parkeetan apaingarri gisa erabiltzen da.
Zedroaren zura erretxinaduna eta usaintsua da, eta oso estimatua eraikuntzan eta zurgintzan. Atlasko zedrotik ateratzen den olio-esentzia farmazian eta lurringintzan erabiltzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.