Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aran Uharteak (gaeleraz: Oileáin Árann edo Na hÁrainneacha; ingelesez: Aran Islands edo The Arans) Ozeano Atlantikoa eta Galwayko badiaren artean dagoen hiru uhartez osatutako uhartedi bat da. Maiz antzinako gaeliko kulturaren gotorleku eta itsasoko bizimodu latzaren ikur modura ikusi izan dira. Gaur egun oraindik uharte hauetako biztanleen eguneroko hizkuntza nagusia irlandera da.
Aran uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Aran Islands/Oileáin Árann |
Geografia | |
Kokapena | Galwayko badia Galwayko konderria Irlanda |
Uhartedia | Aran uharteak |
Uharteak denera | Hiru. Inishmore, Inishmaan eta Inisheer. |
Politika | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Talde etnikoak | Irlandarrak. |
Aran uhartedia hiru uharte hauek osatzen dute:
Aran uharteak Gaeltacht eremuaren barnean daude (irlandera hiztunen eremua). Oraindik XX. mendearen amaieran uharteetako leku isolatuetan irlanderazko jende adindu elebakarra bazegoen, halere gaur egun belaunaldi gazteetan irlanderaren erabilera gainbehera somatu liteke, nagusiki ingelesezko telebista saioen eraginez (hau uharteetara 1960ko hamarkadan iritsi zen), gainera bizimodua aurrera ateratzeko gazte askoren irtenbide bakarra uhartea laga eta lur lehorrera joatea izan ohi da, maiz ingelesezko eremuetan bizitzen jartzen direlarik.
2002ko erroldaren arabera Aran uharteek denera 1.280 biztanle zituzten, uhartez-uharte honela banatzen zirelarik:
Irlanda osoan bereziki baina baita munduan ere aski ezagunak diren Aran jertseak uharte hauetan jatorria dute, bertako emakumeek artilez josi eta uharteetako arrantzaleek jantzi ohi zutelarik.
Uharte hauetara ferri nahiz hegazkinez iritsi ahal liteke:
Urte osoan zehar Connemara eskualdeko kostaldeko Rossaveal udalerriko portutik Island Ferries konpainiako ferriak itsasoratu ohi dira (30-40 minutuko bidaia), bestalde Galway hirian Rossaveal udalerriko portura dihoazen autobusak ere hartu litezke (azken honetarako onena Galway hiriko turismo bulegoan galdetzea).
Bestalde, Clare konderriko Doolin udalerritik Aran uharteetara dihoazen ferriak ere badaude (20 minutu), baina hauek uda sasoian bakarrik itsasoratu ohi dira (apirilaren 1etik urriaren 31ra). Argibide gehiago Aran Uharteen webgunean ikusi.
Udaldean Galway hiriko portutik uharteetara doan ferria ere badago, bidai honen iraupena 90 minutukoa delarik. Halere, uda sasoitik kanpo ez da itsasoratzen.
Aer Arann hegazkin konpainiak hiru uharteetara dihoazen hegaldiak eskeini ohi ditu, hegaldi hauek Connemara eskualdeko Inverin udalerriko aireportua eta Inishmore uharteko aireportua lotzen dituzte (10 minutu). Gainera, Galway hirian Inverin udalerrira doazen autobusak ere har litezke (Galway hiriko turismo bulegoan galdetu).
Uharteetan oinez harat-honata ibiltzeko aukera badago, hortaz txangoak egiteko leku ezinobea da, baina uharteen neurriak eta batez ere Inishmore uhartea alderik-alde gurutzatzen denbora luzez oinez ibiltzen ohitua ez dagoenarentzat garraiobide onena bizikleta da. Bestalde, uhartean bertan alokairuzko zaldi gurdi eta taxiak ere badaude.
Uharte bakoitzean herri errepide sare bat ere badago, baina hauetan 50 km/h abiadura mugatua dago.
Uharte hauek luzaroan eta Irlandan bertan ere exotikotasun edo irlandar giro jator eta garbiaren ikur izan ziren, horregatik XIX.-XX. mendearen artean hizkuntzalari, idazle eta ikerlari ugari erakarri izan ditu.
Literaturari dagokionez, 1897an John Millington Synge idazleak irlandera ikasteko asmoz uharte hauetan bizi eta bere The Aran Islands izeneko liburuan ezagutuarazi zituen, haien ikuspegi idilikoeta misteriozko bat eman zuelarik. Haiei buruz honako hau idatzi zuen:
« | Aranmorren nago, sutondoan eserita, taberna txiki batetik nire gelara iristen den gaeleraren marmarioa entzunez. | » |
John Millington Synge, The Aran Islands eleberria.[1] |
Bestalde, idazle berberak uhartetarren elebakartasuna eta ingelesa ulertu eta mintzattzeko zituzten zailtasunaren inguruko hainbat aipamen idatzi zituen. Adibidez:
« | Killeany-ra joan nintzen - Aranmorreko udalerririk txiroena - hego-mendebalderuntz itsasoan barneratzen zen duna batetan zehar. Belarretan etzan nintzenean Connemarako mendietatik lainoak altxatu ziren, une batez, orlegi izurtua begi aurrean, atzealdean urrutira muino multzoak zeudela, Erromatik hurbil dagoen landa oroituarazi zidan. Orduan hooker ontzi baten belaren goialdeak dunaren ertza erraztu eta itsasoaren presentzia agertuarazi zidan. Mugitzen hasi nintzean aldameneko herritik zetozen mutiko eta gizon batzuk mintzatzen hasi zitzaizkidan, eta hemen behinik-behin, ingelesa larri xamar ulertzen dutela frogatu ahal izan nuen. Uhartean zuhaitzik ba ote zegoen galdetu nienean, euren artean gaeleraz solasaldi arin bat izan zuten, eta orduan gizonak "zuhaitza" hitzak "sastraka" esan nahi ote zuen galdegin zidan, hala izan ezkero ekialdeko babespeko zuloetan bazeudela. |
» |
John Millington Synge, The Aran Islands eleberria.[2] |
1896an William Butler Yeats poeta eta antzerkigileak bisitatu zituen. Patrick Pearse irlandar nazionalista eta irlanderaren zaletua ere 1898an uharte hauetan egon eta irlandartasunaren ikurtzat jo zituen.
Bestalde, uharte hauetan jaio eta haien ikuspegi errealistagoa eman duen jendea ere badago, esate baterako Liam O'Flaherty edo Máirtín Ó Direáin idazlek.
1934. urtean Robert J. Flahertyk zuzendutako Man of Aran ("Arango Gizona") dokumentalak, Aran uharteetako eguneroko bizitza kontatzen du. Eguneroko bizirauteko borroka, gizakia eta naturaren arteko borroka, bai eta itsasoko lanaren gogortasuna ere. Dokumental honen hasierako hitzauureak honela dio:[3]
« | Aran uharteak Irlandaren mendebaldean kokatzen dira. Hiruak txikiak dira... harkaitzez beteak... zuhaitzik gabeak... lur emankorrik gabeak... Neguan ekaitzak itsasoaren bidez zeozer baretzen dira... hau, kostaldearen garaiera bitxiaren ondorioz munduko itsaso erraldoienetako bat bilakatzen da. Egoera etsi honetan, bere independetzia bere bizian irabazi dezakeen pribilegio estimatuenatzat duen Arango Gizonak bere biziraupenagatik borrokatzen da, nahiz eta hau latza izan. Bere egun hezigaitzen amaierarte atsedenik emango ez duen borroka da, edota bere jaunarekin topatuko den arte - itsasoa. |
» |
Robert J. Flaherty |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.