Doolin
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Doolin (irlanderaz Dúlainn), Irlandako Errepublikako Clareko konderrian dagoen kostaldeko udalerria da. Ongi irabazitako Irlandako musika herrikoiaren hiriburu nagusi ezizena du, musika mota honen gune garrantzitsua izateko ospea duelarik, horrek sonako turismogune bilakatzen du, bertan musika emanaldiak eskeintzen diren hiru pub edo taberna daudelarik. Lisdoonvarna udalerriarekin muga egiten du. Hortaz gain, aztarnategi arkeologikoak ere baditu, horietako asko Burdin Arokoak diralarik. Doonagore gaztelua eta Ballinalacken gaztelua udalerri honetako eremuaren barnean kokatzen dira.
Doolin Dúlainn | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Clare konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°01′05″N 9°22′37″W |
Altuera | 20 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 200 inguru |
Bestelako informazioa |
Doolin udalerria bertatik ederki asko ikus daitezkeen Aran uharteetara doazten ferryen portua duen Galway badiako hiru udalerrietako bat da (besteak Galway hiria eta badia horretako ipar-mendebaldean dagoen Rossaveal udalerria dira). Hortaz gain, Doolin udalerria Cliffs of Moher itsaslabar ospetsuetatik oso hurbil dago, Galway eta Limerick/Ennistik Cliffs of Moherrera doazen bi autobus lineak udalerri honetan geltokia dute. Eremu hau the Burren eskualdearen ipar-mendebaldean kokatzen da.
Aille River ibaia the Burren ekualdeko muinoak zeharkatuz Doolin udalerrira jeitsi eta han itsasoratu egiten da. Crab Island uharte txikia Doolin Harbor badiatik gertu dago.
Doolin udalerria badiaren inguruan zehar hiru zatitan banatzen da:
Udalerriak hiru pub edo taberna ospetsu ditu: Gus O'Connor's, McDermott's eta McGann's. Urtero ospatu ohi den Micho Russell Festival Weekend musika zeltiar edo herrikoiaren jaialdia hiru taberna hauetan burutzen da, otsailaren azken ostiralean hasi ohi delarik. Laugarren taberna Fitzpatrick Pub da, udalerriaren muga-mugan dagoelarik.
1952an Doolin Cave leizean Estalaktita Handia deritzona topatu zuten. Luzeraz 7,3 metro (23 oin) ditu, horrek ipar hermisferioko estalaktita ezagunen artean luzeena bihurtzen du. Doolin leizea ingeles mehatzariek Burrengo kareharrian zehar doazen lurpeko ibaiak esploratzen ari ziren bitartean deskubritu zituzten. Doolin Cave leizea modu ekologikoan ustiatuta dago, bertaratzeko bisitarien kopurua mugatua delarik.
Musikari askok Doolinekin lotura estua dute, asko udalerrian noizbait bizi edo bertako tabernetan musika saioak eskaini izan dituzte, horien artean hauek daude: Micho Russell eta bere anaiak ziren Packie eta Gussie, Sharon Shannon, Davy Spillane, Eoin O'Neill, Niall Sheedy, The Waterboys taldeko Steve Wickham eta Michel Bonamie.
Doolin udalerria PlayStation 3rako Folklore bideo-jokoaren kokalekua da. Bideo-joko honen argudioaren arabera, Netherworld, heriotzaren mundurako sarrera munduko leku honetatik besteri ezin liteke egin, hots, kostaldeko Doolin udalerria.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.