Remove ads
politikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio I.a, (La Fère, 1518ko apirilaren 22a - Les Andelys, 1562ko azaroaren 10a) 1555-1562 bitartean Nafarroako errege ezkontidea izan zen.
Antonio I.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1555 (egutegi gregorianoa) - 1562 (egutegi gregorianoa) ← Henrike II.a Nafarroakoa - Henrike III.a Nafarroakoa →
1555 - 1562 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | La Fère, 1518ko apirilaren 22a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Les Andelys, 1562ko azaroaren 17a (44 urte) | ||||
Hobiratze lekua | collégiale Saint-Georges de Vendôme (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Charles, Duke of Vendôme | ||||
Ama | Françoise d'Alençon | ||||
Ezkontidea(k) | Joana III.a Nafarroakoa (1548ko urriaren 20a (egutegi gregorianoa) - | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Bourbon in France (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantses ertaina frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Nafarroako Erresuma (1512–1841) eta Nafarroa Garaia |
1518ko apirilaren 22an jaio zen Pikardiako La Fère hirian. Gurasoak Vendômeko duke Karlos Borboikoa eta Alençongo dukearen alaba Frantziska Alençongoa zituen.[1] 1537ko martxoaren 25ean, aita hil zelarik, Vendômeko duke eta Borboi etxeko buru bilakatu zen.
1548ko urriaren 20an, Moulins hirian, Nafarroako erregearen alaba zen Joanarekin ezkondu zen.[1] Horrela, Foix, Bigorra, Armagnac eta Perigordeko konde eta Bearnoko bizkonde bihurtu zen. Joana oso maitemindurik zegoen,[2] Antonio, berriz, ez hainbeste. 1555eko maiatzean, emaztearen bidez, iure uxoris Nafarroako errege bilakatu zen. Gaztelak Nafarroa okupatuta zuenez, 1558ko urrian, Antoniok antolatu zuen gudarostea Nafarroako gerla berpizteko. Baina kanpainak hasieratik porrot egin zuen, helburua zen Hondarribia gerlarako prest zelako.
1559ko abenduan, Antoniok bideratu zuen bidaia diplomatikoa. Entregatu behar zuen Frantziako printzesa Elisabet Espainiako mugan.[3] Elisabet ezkondu behar zen Espainiako erregearekin. Antoniok Nafarroatik pasatuz entrega egitea erabaki zuen, baina Orreagan Espainiako delegazioak ez zion utzi aurrera segitzen.
1560ko abenduan, Frantziako Frantzisko II.a hil ondoren, erresumako buruzagia izendatua izan zen, Katalina Medici erregina laguntzeko.[4] 1562ko martxoan, erlijio gerla edo gerla zibila piztu zen Frantzian. Nahiz eta anaia Luis protestanteen buruzagia izan, Antoniok, Dofinerriko gobernadorea eta erresumako armadaren teniente jenerala izanda, 1561ean errege-gudarostearen burua hartu zuen.[5][6] Askotan aldatu zen erlijioz, benetako erlijio uste sendoak ez zituelako.[7] Katolizismora itzuli zenean, emazteak utzi zuen. Emaztea higanoten alde egin zuenean, 1562an Vendômeko elizak arpilatzeko baimena eman zien eta Antoniok emaztea komentu batean sartzea saiatu zen eta Joanak Bearnora ihes egin zuen.[8] Orduan, heretikoa zela salatu zuen eta baita arbuiatzea ere. Horrela, Filipe II.a Espainiakoaren laguntza nahi zuen bararentzat Bearno eta Nafarroa Beherea izateko.[9]
1562ko urrian Rouen hiria setiatzen hasi zen. Han larriki zauritu zuten azaroaren 3an. Bere tropek lortu zuten hiriaren hartzea, baina 1562ko azaroaren 10ean Les Andelysen hil zen.[1]
Aitona Frantzisko I.a Vendômeko kondea |
Amona Maria Luxenburgokoa |
Aitona Renato I.a Alençongo dukea |
Amona Margarita Lorrenakoa |
Aita Karlos I.a Vendômeko dukea |
Ama Frantziska Alençongoa | ||
Antonio I.a Nafarroako erregea |
1548ko urriaren 20an, Moulins hirian, Henrike II.a Nafarroako erregearen Joana alabarekin ezkondu zen.[10] Bost seme-alaba izan zituzten:
Luisa Béraudièrekoa, "Rouet ederra" ezizena zuena, maitalea izan zuen eta 1555ean seme bat izan zuten: Karlos III.a Borboikoa Rouengo artzapezpikua izango zena.[2][11][12][13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.