Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Katalina Borboikoa (Paris, 1559ko otsailaren 7a – Nancy, 1604ko otsailaren 13a) Nafarroako Erresumako infanta izan zen. Aita Antonio I.a Nafarroakoa Vendômeko dukea eta ama Joana III.a Nafarroakoa erregina zituen[1].
Katalina Borboikoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1559ko otsailaren 7a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Palace of the Dukes of Lorraine (en) , 1604ko otsailaren 13a (45 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Antonio I.a Nafarroakoa | ||
Ama | Joana III.a Nafarroakoa | ||
Ezkontidea(k) | Henry II, Duke of Lorraine (en) (1599 - | ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Bourbon in France (en) Borboi leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa okzitaniera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa |
Henrike III.a Nafarroakoa anai nagusia zuen eta bere izenean Biarnon erregeorde moduan 1582 eta 1592 artean aritu zen[2]. Anaia Henrike IV.a Frantziakoa bilakatu zenean, Labrit eta Armañaceko dukesa izendatu zuten. Protestante ortodoxoa, anaiaren Biltzarrean izan zen non hugonoteek Nanteseko Ediktua onar zezaten lan egin zuen.
Henrike III.ak eta Karlos III.a Lorrenakoak Saint-Germain-en-Layeko Bakean Katalina eta Henrike II.a Lorrenakoaren (1563 – 1624) arteko ezkontza adostu zuten. 1598ko uztailaren 13an ezkontza sinatu arren, Katalina katolizismora aldatzeko uko egin eta ez zuten egin[3].
Klemente VIII.ari dispentsa eskatu arren, honek abenduaren 29an ukatu eta Henrike Reimseko artzapezpikuari eskatu zion. Azkenean 1599ko urtarrilaren 31n Saint-Germain-en-Layen ezkontza egin zuten. Katalina 5 urte geroago hil zen seme-alabarik gabe[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.