politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Elisabet Valoiskoa (Fontainebleau, Frantzia, 1546ko apirilaren 13a - Madril, Espainia, 1568ko urriaren 3a) Filipe II.a Espainiakoaren hirugarren emaztea izan zen —Espainia eta Frantziaren arteko bakea ekarri zuen Cateau-Cambresisko bakearen ondorioa izan zena— eta, beraz, Espainiako erregina ezkontidea.
Elisabet Valoiskoa (1546-1568) | |||
---|---|---|---|
1559ko uztailaren 22a (egutegi gregorianoa) - 1568ko azaroaren 3a (egutegi gregorianoa) ← Maria I.a Ingalaterrakoa - Ana Austriakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Élisabeth de Valois | ||
Jaiotza | Fontainebleau, 1545eko apirilaren 2a | ||
Herrialdea | Frantzia Espainia | ||
Heriotza | Aranjuez, 1568ko urriaren 3a (23 urte) | ||
Hobiratze lekua | Panteón de Infantes | ||
Heriotza modua | : Pielonefritisa | ||
Familia | |||
Aita | Henrike II.a Frantziakoa | ||
Ama | Katalina Medici | ||
Ezkontidea(k) | Filipe II.a Espainiakoa (1559 (egutegi gregorianoa) - 1568) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Valois leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Elisabet Valoiskoa Fontainebleaun jaio zen, Frantzian, 1546ko apirilaren 13an. Henrike II.a Frantziakoa eta Katalina Mediciren alaba izan zen. Neskaren haurtzaroaz ez dakigu asko, baina badirudi aitak Diana Poitiersekoarekin izan zuen harremanak bere eragina izan zuela alabagan.
Elisabeten lehen ezkongaia Eduardo VI.a Ingalaterrakoa izan zen, baina 1553an hil zen. Hurrengo ezkongai posiblea Karlos Austriakoa izan zuen, baina honen aita, Filipe II.a Espainiakoa, bigarren aldiz geratu zen alargun eta planak aldatu egin ziren, Filipe bilakatu baitzen Elisabet gaztearen senar.
1559ko ekainaren 22an ezkondu ziren Parisen eta Elisabetek 13 urte besterik ez zituen[1]. Ahalordez ezkondu ziren eta Albako dukea zen Fernando Álvarez Toledokoa Pimentel izan zen Filipe II.aren ordezkari. Ospakizun handiak izan ziren ondoren, baina istripu tamalgarria ere bai: programatuta zeuden torneo haietako batean zehar, Montgomeryko kondearen lantza bere aurkaria zen Henrike Frantziakoaren begian sartu zen eta, garaiko sendagile hoberenak zaindu bazuten ere -Filipe II.ak ospe handiko Andres Vesalio bidali zion, adibidez-, 3 egunez larri egon ondoren, hil egin zen eta, aitaren hiletak zirela-eta, Elisabeten bidaia atzeratu beharrean izan ziren, anaia Frantzisko II.a Frantziako errege egin arte geratu zelarik[2].
1560ko urtarrilaren 6an zapaldu zuen Elisabetek lehen aldiz Espainiako lurra, Orreagara iristean eta, otsailaren 2an, elkartu zen bikotea meza batean Guadalajaran. Lehen aldia zen senar-emazteak aurrez-aurre zeudela.
1564ko maiatzean iragarri zen erreginaren lehen haurdunaldia, baina 3 hilabete geroago, Elisabetek biki pare baten abortatua jasan zuen.
Bigarren haurdunaldi bat atzeratzen ari zen eta urduri bizi ohi zen, garai hartan, itxarote hori. Laguntzeko izango zen esperantzan, Parisko apezpiku eta martiria izan zen San Eugenioren gorpuzkiak Madrila ekartzeko agindua eman zuen. Jaungoikoaren laguntza izan ala naturaren legea, kuestioa da, 1566ko abuztuaren 12an, Filipe eta Elisabeten lehen alaba jaio zela, Elisabet Klara Eugenia Austriakoa: Elisabet bere amarengatik, Klara egunaren onomastikagatik eta Eugenia bere amak erregutu zion santuarengatik. 1567ko urriaren 10ean, jaio zen bigarren alaba, Katalina Mikaela Austriakoa. Erditzearen ondoren, Elisabetek bat-batean sukarrak hartuta gaixotu zen[1].
1568ko maiatzean, erreginaren osasuna ahuldu egin zen erabat. Haurdunaldi berri baten ondorioz, okadak, bertigoak eta zorabioak etorri zitzaizkion, gorteko sendagileak arintzen saiatu zirenak.
Urte bereko ekainaren 24an, Karlos printzea hil zen 23 urte besterik ez zituenean. Berri latza izango zen hura Elisabetentzako, harreman estua baitzuen harekin -hasiera batean, lehen esan bezala, hau izango zen bere senargaia eta ez aita-. Aitak zorrotz tratatzen zuen Karlos gaztea eta atera gabe zeukan etxean azken 5 hilabeteetan, baina bai Elisabetek eta baita bere koinata zen Joanak ere askotan eskatu zioten semea hobeto tratatzeko[3].
Gauzak ez zuen hobera egin. Urte hartako urriaren 3an, 5 hilabeteko ernaldia zuen neska bat galdu zuen Elisabetek; Joana izena eman zioten jaio eta handik ordu eta erdira hil zen haurrari.
Sendagileek umearen erditzearekin erreginaren osasunak hobera egingo zuela pentsatu zuten, baina ez zen horrela izan, ordu gutxira Elisabet Valoiskoa hil egin baitzen[2]. 22 urte zituen une hartan. El Escorial-en Monasterioko Kripta Errealeko Infanteen Panteoian eman zioten lur, ez bere senarraren eta beste erregina batzuen ondoan, ez baitzen Espainiako errege baten ama izatera heldu.
Elisabet Valoiskoak eta Filipe II.ak 2 alaba izan zituzten:
Aitona Frantzisko I.a Frantziakoa |
Amona Klaudia Frantziakoa |
Aitona Lorenzo II.a Medici |
Amona Magdalena La Tour d'Auvergnekoa |
Aita Henrike II.a Frantziakoa |
Ama Katalina Medici | ||
Elisabet Valoiskoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.