Antonio Gala

idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Antonio Gala
Remove ads

Antonio Gala Velasco (Brazatortas, Ciudad Real, Espainia, 1930eko urriaren 2a - Kordoba, 2023ko maiatzaren 28a) idazle espainiarra izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads
Remove ads

Bizitza

Zuzenbidean lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean, bai eta Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan ere, Madrilgoan.

Obra

Hasierako urteetan antzerkian eta poesian aritu izan zen batez ere, baina gero eleberriak eta egunkarietako artikuluak idazteari ere ekin zion.

Hauek dira haren antzerki-lan nagusiak: Noviembre y un poco de hierba (1967, Azaroa eta belar pixka bat); Anillos para una dama (1973, Eraztunak dama batentzat), Galaren lanik gogoangarriena; Las cítaras colgadas de los árboles (1974); Petra Regalada (1980); El cementerio de los pájaros (1982, Txorien hilerria), La truhana (1992) eta Los bellos durmientes (1994, Loti ederrak).

Lehen eleberria, El manuscrito carmesí (Idatzi karmesia), 1990ean argitaratu zuen, eta Planeta saria irabazi zuen harekin. Hurrengo eleberriak ere, La pasión turca (1993, Turkiar grina) ere arrakasta handia izan zuen, eta areago Vicente Aranda zuzendariak zinemara eraman zuenean. Aipagarriak dira, orobat, Más allá del jardín (1995, Lorategiaz haraindi) eta La regla de tres (1996, Hiruko erregela).

1997an Poesías de amor (Maitasunezko olerkiak) olerki-bilduma argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El corazón tardío (Bihotz beranta) ipuin-bilduma.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Gala Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads