Alfontso X.a Gaztelakoa Jakituna[1] (Toledo, 1221eko azaroaren 23a -Sevilla, 1284ko apirilaren 4a) Gaztela, Galizia eta Leongo errege izan zen 1252-1284 bitartean[2].
Alfontso X.a Gaztelakoa | |||
---|---|---|---|
1252 - 1284 ← Fernando III.a Gaztelakoa - Antso IV.a Gaztelakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Toledo, 1221eko azaroaren 23a | ||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||
Heriotza | Sevilla, 1284ko apirilaren 4a (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa María de la Sedeko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Fernando III.a Gaztelakoa | ||
Ama | Beatriz Suabiakoa | ||
Ezkontidea(k) | Violante Aragoikoa (1246 (egutegi gregorianoa) - | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Burgundy - Castile and León (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, astronomoa, agintaria, musikagilea, poeta, historialaria eta legelaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Biografia
Fernando III.a eta Beatriz Suabiakoaren semea zen. Mairuen aurkako borrokan, Murtziako konkistan hartu zuen parte, printze zelarik, eta, erregetzan, Lebrija eta Cádiz hiri andaluziarrak eskuratu. 1257-1275 bitartean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko Rex Romanorum izaten saiatu zuen, baina Aita Santuak baztertu zuen haren hautagaitza. 1273an, Ingalaterrara zihoan artilea kontrolatzeko helburuz[3] Mesta elkartea sortu zuen. Oinordekotza arazoak zirela eta, Antso semeak bultzaturiko matxinadari aurre egin behar izan zion.
Politikari txarra, hala eta guztiz ere, Alfontso X.aren ospea kulturaren ildotik dator batez ere. XII. mendean Toledon antolatu zen Itzultzaile Eskolari jarraipena eman zion, gai bakoitzeko espezialista guztiz onak hartara bilduz, eta tradizio klasiko, judu, arabiar eta kristauak uztartuz.
Koordinazio lanez gainera, Alfontso X.ak bultzatu eta parte hartu zuen hainbat arlotan. Legeak biltzeko Siete Partidas argitaratu zuen, Erromatar zuzenbidean oinarritua, gaztelaniaz egindako lehendabiziko kodigo juridikoa[4]; historia ere landu zuen (Crónica General eta Grande e general estoria, Espainiako lehen historia liburua bide dena); astronomia eta zientziari buruzko Ekialdeko liburuak itzuli ziren (Los libros del saber de la Astronomia, Lapidario)[5][6], eta Libro del ajedrez, dados y tablas idaztarazi zuen, Mendebaldeko lehendabiziko xake-tratatua[7]. Poeta gisa, Cantigas de Santa Maria delakoa da Alfontso X.aren lan nagusia, galegoz idatzia. Amodio eta eskarniozko poesiak ere idatzi zituen.
Beste hainbati bezala, Tolosa (1256), Segura (1256), Ordizia (1256), Arrasate (1260) eta Bergara (1268) herriei hiribildu izaera eman zien, Gasteizko Forua emanez.
Ezkontza eta seme-alabak
1249an Jakue I.a Aragoikoaren alaba Violanterekin ezkondu eta hamahiru seme-alaba izan zituzten:
- Fernando.
- Berengaria (1253 – 1284), moja sartuta.
- Beatriz (1254–1280)
- Fernando (1255 – 1275), Luis IX.a Frantziakoaren alaba Blankarekin ezkondu zena.
- Leonor (1257–1275)
- Urraka (1256-?)
- Antso (1258 – 1295), oinordekoa
- Konstantza (1258 – 1280), moja sartu zena
- Piarres (1260 – 1283)
- Joanes (1262 – 1319), Valentziako jauna
- Elisabet
- Violante (1265–1287/1308). Diego V.a Lopez Harokoarekin ezkondu zena.[8]
- Jakue (1266 – 1284)
Gainera zenbait sasikume izan zituen, tartean Beatriz, Alfontso III.a Portugalgoarekin ezkondu zena, eta Valladolideko gotzain izan zen Martin.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.