Partidak

From Wikipedia, the free encyclopedia

Partidak

Partidak[1] (gaztelaniaz: Partidas) edo Zazpi Partidak (gaztelaniaz: Siete Partidas) Alfontso X.aren erregealdian (1252-1284) Gaztelako Koroan idatzitako lege-corpusa da, erresumaren nolabaiteko uniformetasun juridikoa lortzeko helburua zuena. Bere jatorrizko izena, Legeen Liburua zen, eta XIV. mende inguruan bere egungo izena hartu zuen, bere sekzioen kopuruagatik.

Datu azkarrak Jatorria, Egilea(k) ...
Partidak
Thumb
Jatorria
Egilea(k)zenbaiten artean
Argitaratze-dataXIII. mendea
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzaantzinako gaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiazuzenbidea
Itxi

Lan hau Gaztelak zuzenbidearen historiari utzitako ondare garrantzitsuenetakotzat hartzen da, Hispanoamerikan (XIX. mendera arte) indarraldi zabalena eta luzeena duen lege-corpusaa baita. "Entziklopedia humanistatzat" ere jo izan da, gai filosofikoak, moralak eta teologikoak (alderdi grekolatinokoak) jorratzen baititu, nahiz eta testuak berak obraren izaera legegilea baieztatzen duen; izan ere, hitzaurrean adierazi zenez, nahasmena eta arau-ugaritasuna ikusita eman zuten, eta haiek epaitzeko baino ez.

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.