Zenbaiten artean

sormen-lan bateko egileak aipatzeko esamoldea From Wikipedia, the free encyclopedia

Zenbaiten artean esamoldea, lankidetza baten emaitza diren sormen-lanen egileak izendatzeko erabiltzen da. Sorme-lan batean, hiru egile baino gehiagok parte hartu badute, Euskaltzaindiak, "zenbaiten artean" esamoldea erabiltzea gomendatzen du, edo bestela, bakarrik lehenengo egilea aipatu[1].

Beste inguruko hizkuntza batzuetan, espainolez, frantsesez, italieraz eskuarki, AAVV formula sarritan erabiltzen da. Latinaren "Auctores Varii" (Hainbat egile) esamoldearen laburdura da, eta letra xehez zein maiuskulaz idatzi daiteke. Ingelesez, ordea, oso gutxitan erabiltzen da, eta ingelesezko obra baten agertzen denean, litekeena da idazleak ez izatea ingelesa ama-hizkuntza.

"Zenbait egile" horren ordez, beste formula bat erabil daiteke, mundu anglosaxoian ohikoena: idazle bakarra izendatzen da, esate baterako, lehenengoa alfabetoan, eta, gero, et al., et alii edo "eta beste". Nafarroako Unibertsitatearen Aipuak eta Erreferentziak egiteko gida. APA Style izenburua duen dokumentuan, APA estiloak arautzen dionari jarraituta, et al. formula erabiltzea gomendatzen du, baita euskaraz ere[2]. EHUren gidan ere, horrela azalatzen da[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.