euskararen aldeko ekimenaren 2024ko edizioa From Wikipedia, the free encyclopedia
2024ko Korrika edo 23. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hogeita hirugarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu zituen, baxoa eta brebeta euskaraz egiteko borrokan aritu diren ikasleak. Martxoaren 14tik 24ra korritu zen.[1]
2024ko Korrika | |
---|---|
Leloa | Harro Herri |
Mota | ekitaldi |
Honen parte da | Korrika |
Denbora-tarte | 2024ko martxoaren 14a - 2024ko martxoaren 24a |
← 2022
| |
Herrialdea | Frantzia eta Espainia |
Antolatzailea | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Abiapuntu | Irun |
Helmuga | Baiona |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | euskara |
Irunen (Gipuzkoa) abiatu zen martxoaren 14an eta Baionan (Lapurdi) amaitu martxoaren 24an, 2.792 kilometro egin ondoren. Ekitaldi guztietan bezala Euskal Herriko zazpi probintzietan barrena ibili zen.[2]
Harro herri izeneko abestia Maite Arroitajauregik konposatu zuen, IbonRGk eta Mikel Kau Kori Kurak ekoizpena egin zuten. Hitzak Amaia Astobizak ondu zituen.[3]
2022ko Korrikan egin bezala, hizkuntza gutxituen inguruan euskaraz sorturiko mezua ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko erronka sortu du.
Momentuz hizkuntza hauetara itzuli da mezua:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.