From Wikipedia, the free encyclopedia
São Paulo[2] Brasil eta Hego Amerikako hiririk handiena da, 10.927.985 biztanle baititu (2004). Hiri-inguru guztiak 20.500.000 biztanle hartzen ditu, gutxi gorabehera.
Sãopaulotarrei paulistano esaten zaie; aldiz, São Paulo estatuko herritarrei, paulista. Hiriak 1.523 kilometro koadro dauzka; eta, kilometro koadroko 7.175 biztanle dituelarik, munduko hiririk sarrienetako bat da.
Datu klimatikoak (São Paulo (1961 - 1990)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 34.2 | 34.6 | 33.6 | 31.3 | 29.8 | 28.9 | 29.3 | 33 | 37.4 | 34.4 | 35.2 | 35.7 | 37.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 27.4 | 28 | 27.3 | 25.1 | 23 | 21.7 | 21.8 | 23.3 | 23.9 | 24.7 | 25.9 | 26.3 | 24.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 22.2 | 22.4 | 21.7 | 19.8 | 17.6 | 16.4 | 15.8 | 17.1 | 17.8 | 19 | 20.3 | 21.2 | 18.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18.7 | 18.8 | 18.2 | 16.3 | 13.9 | 12.3 | 11.7 | 12.8 | 13.9 | 15.3 | 16.5 | 17.8 | 14.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 10.2 | 11.2 | 10.9 | 6 | 5.2 | 0.9 | 0.2 | -2.2 | 2.1 | 4.2 | 6.9 | 7.3 | -2.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 240 | 250 | 160 | 80 | 70 | 60 | 40 | 30 | 70 | 130 | 140 | 190 | 1460 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 18 | 16 | 13 | 9 | 9 | 6 | 7 | 7 | 9 | 11 | 13 | 16 | 134 |
Eguzki orduak | 148.8 | 150.8 | 145.7 | 141.0 | 151.9 | 144.0 | 164.3 | 155.0 | 126.0 | 136.4 | 144.0 | 130.2 | 1738.1 |
Iturria (1): INMET — Klima[3], Hong Kong Observatory[4] eguzki orduetarako. | |||||||||||||
Iturria (2): World Weather Information Service[5], prezipitaziorako |
Hiria Jose Antxieta josulagunak sortu zuen 1554ko urtarrilaren 25ean. Hazkunde itzela izan zuen, batez ere, hogeigarren mendean zehar. Kafe esportazioek hiriaren hazkunde hori bultzatu zuten eta, aldi berean, industriaren garapena ahalbidetu zuten. Horrez gain, munduko hainbat herritatik milaka eta milaka etorkinek hartu zuten São Paulo bizilekutzat —Brasil guztian gertatu bezala— Japonia eta Italiatik batez ere.
São Pauloko biztanleriaren bilakaera
Iturria: Planet Barsa Ltda.[6]
São Pauloko hiria bost barrutitan banatzen da eta horiek hainbat auzotan:
Alkatea | Agintaldiaren hasiera |
Agintaldiaren bukaera |
Alderdia |
---|---|---|---|
Gilberto Kassab | 2006 | Democratas | |
José Serra | 2005 | 2006 | PSDB |
Marta Suplicy | 2001 | 2004 | PT |
Celso Pitta | 1997 | 2000 | PPB, gero PTN |
Paulo Maluf | 1993 | 1996 | PPB (PP) |
Luiza Erundina | 1989 | 1992 | PT |
Jânio Quadros | 1986 | 1988 | PTB |
Mário Covas | 1983 | 1985 | PMDB |
São Paulo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:[7]
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.