From Wikipedia, the free encyclopedia
José de Anchieta Llarena (San Cristóbal de La Laguna, Tenerife, 1534ko martxoaren 19a – Reritiba, Espírito Santo, Brasil, 1597ko ekainaren 9a) jesuita, hizkuntzalaria eta idazlea izan zen, Brasilen misiolari jardun zuena. 2014ko apirilaren 3an, Frantzisko aita santuak kanonizatu zuen.
José de Anchieta | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Cristóbal de La Laguna, 1534ko martxoaren 19a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Anchieta, 1597ko ekainaren 9a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Colonial Brazil (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania portugesa latina Tupi (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea, irakaslea, historialaria, poeta, hizkuntzalaria eta musikagilea | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Academia Brasileira de Música (en) | ||
Santutegia | |||
Ekainaren 9 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia | ||
Kanariarra jaiotzez, euskal jatorrikoa zen, Ignazio Loiolakoaren lehengusua; izan ere, haren aita Joan Antxieta Zelaiaran zen, Azpeitiko Urrestilla auzokoa. Coimbrara gazte joan zen ikastera, portugesa ongi ikasi zuen, eta apaizgai sartu zen Coimbrako Unibertsitatean.
1553an hautatu zuten Brasila joateko. Manuel de Nóbregarekin batera, Sao Paulo (1554) eta Rio de Janeiro (1565) fundatu zituen. Bere bizitzan igaro zituen lurraldeetako (gaur egun Brasil, Argentina eta Uruguai direnak) faunaz, landarediaz eta geologiaz hainbat liburu idatzi zituen.
Joanes Azpilikuetarena omen da hizkuntza tupi-guaranieraz idatzitako lehen gramatika, baina tamalez galduta dago eta Jose de Anchietak 1595ean publikatutako Arte de Grammatica da Lingoa mais usada na costa do Brasil da gordetzen den lehena[1]. Gramatika hau oso goraipatuta da ondorengo egileengatik[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.