Villabona-Amasa
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Villabona-Amasa[4] edo Amasa-Villabona[5] Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 5.768 biztanle zituen 2016. urtean eta 17,8 km² ditu.
Villabona-Amasa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Villabona | ||||||||||
Alkatea | Beatriz Unzue Esnaola (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 20150 | ||||||||||
INE kodea | 20075 | ||||||||||
Herritarra | billabonatar eta amasar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°11′17″N 2°03′09″W | ||||||||||
Azalera | 17,74 km² | ||||||||||
Garaiera | 128 (Amasa), 80 (Villabona) | ||||||||||
Distantzia | 20 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 5.826 (2023) −7 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3,28 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 4,48 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,73 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 46,69 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,56 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,82 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,86 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 62,61 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 36.2 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 55.81 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1490 | ||||||||||
Webgunea | http://villabona.eus/eu/ |
Herriaren erdigunea Oria ibaiaren eta N-1 errepidearen artean dago, Tolosa eta Andoain artean. Hor Renfeko geltoki bat du, eta hainbat autobus zerbitzu. Donostiatik 20 kilometrora dago.
Villabona Oria ibaiaren ibarrean dago, hara heltzeko Gazume eta Uzturre mendi multzoa zeharkatu behar da.
Villabona-Amasak mugakide ditu Andoain, Zizurkil eta Aduna iparraldean; Tolosa eta Ibarra hegoaldean; Irura, Anoeta eta Asteasu mendebaldean; eta Berastegi ekialdean.
Antza denez, Villabonaren sorburua Amasa izan zen. Izan ere, gaur egun bertako auzoa den arren, Villabona baino lehenagokoa da. Villabona sortuta, hasieran, bi herriek komunitate bat osatzen zuten eta San Martin parrokia, herri-mendiak, burdinola, errota eta herri-bideak batera erabiltzen zituzten.
Amasa Tolosari 1385ean batu zitzaion. Ez dakigu ziur Villabona harekin baturik zegoen ala ez, baina badakigu Tolosak Villabona ordezkatzen zuela Batzar Nagusietan. Villabonak XV. mendearen bukaeran lortu zuen hiribildu-titulua. Tolosatik bereizi eta gero, Villabonak eta Amasak batzea erabaki zuten, aspaldian egon bide ziren bezalaxe.
Amasako herrigunea Villabonakoa baino zaharragoa da, eta baliteke aurretik oraindik beste bat Amasakoa baino gorago egon izana. Amasako kontzejua 1385ean agertu zen lehen aldiz, Tolosarekin bat egiteko idatzitako gutunean, hain zuzen ere. Villabona 1398ko Gipuzkoako Batzar Orokorretan azaldu zen estreinakoz herri gisa eta bere sorburua Amasako hainbat biztanleen beheko eremurako jaitsieran izan zen. Bide horrek Gaztela Frantziarekin —Segura, Ordizia, Tolosa eta Hernanitik pasatuz— lotzen zuen eta bertan merkataritzan, eskulangintzan, bidaiarientzako zerbitzuetan eta bestetan aritzen ziren. Bada beste zio bat jende haiek gerora Villabona izango zen gunean ezartzeko, hau da, Done Jakue bidean ari ziren erromesentzat atsedenleku bat sortzea. 1480an, berriz, Villabonak Amasako auzoa izateari utzi zion. Horren ondorioz, jurisdikzio zibil eta kriminaleko auzapeza lortu zuen, Amasak baino askoz ere biztanle gutxiago edukita ere. Egoera hark ika-mika handiak sortu zituen bi herrien artean. Horrela, 1619-20an hiribildu bakarra sortu zuten.
XX. mendearen hasieraren inguruan, Villabonari Petit Paris deitzen zitzaion, bertakoen apaintasun-ospea dela eta. Ezaguna da, hala ber, Berez behar Villabonakoa atsotitza, sortzezko dohaiak ikasiz edo beste era batera ezin direla eskuratu adierazteko.[6]
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,6. Bigarren sektorea %22,2. Hirugarren sektorea %65,7. Eraikuntza %11,5.[7]
2019an herriak 5.906 biztanle zituen. Horietatik %20,4k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %11,21 ziren.[7]
Villabona-Amasako biztanleria |
---|
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen. EAJ alderdiak hiru zinegotziak lortu zituen, eta PSE-EEk bat.
2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Iban Agirre hautatu zuten alkate.[8]
Villabona-Amasako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 6 / 13 |
3 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu* | 6 / 13 |
9 / 13 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.517 boto (7 zinegotzi), EAJk 1.058 boto (5 zinegotzi), PSE-EEk 199 boto (zinegotzi 1), eta Podemos-IU-Equok 149 boto.[9] Beatriz Unzue izendatu zuten alkate.[10]
Villabonako euskara[14] gipuzkeraren aldaeretako bat da, Tolosaldeko euskararen aldaera[15] hain zuzen. Hau, Beterriko hizkerekin batera, Erdiguneko euskalkiaren[16] aldaera da.
2016an herritarren %67,68 euskalduna zen.[7]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da 2021etik (UEMA).
Kirolean, nabarmentzekoak dira laxo eta errebote txapelketak. Villabona eta Zubieta dira pilotaren modalitate horiek kirolariak dituzten Gipuzkoako herri bakarrak. Azken urte hauetan, Oiartzun herriak ere berreskuratu du errebote jokoa, Villabonaren eta Zubietaren laguntzarekin. Ipar Euskal Herrian zabalduagoa dagoen joko bat da.
Herrian hainbat elkarte dira:
San Martin parrokia-eliza[17], XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia, Amasan dago. Aretoko oinplanoa du, eta erretaula nagusia J.I. tolosarrak egin zuen. Haren ondoan, Gurutze Santuaren ermita dago (XVI. mendea)[18], inguruko lehendabiziko parrokia izan omen zena. Barnean, ingurune horretan oso miretsia den kalbarioa du.
Herriaren erdialdean bada eraikin interesgarririk: gaur egungo udaletxea, esaterako, XIX. mendekoa da. Horren aurretik zegoena 1812an erre zuten, Frantsestean, frantses soldaduen kuartela izaki. Hiru solairu ditu, eta aurrealdearen erdi-erdian, hirugarren solairuaren parean, hiribilduaren armarri barrokoa dago.
Parrokia-eliza, Jesusen Bihotzaren[19] izenpean, gurutze latindarreko oinplanoa du eta XX. mendean eraiki zen. Lehen, honen lekuan, XX. mendeko ermita bat zegoen, Pietateko Andre Maria izenekoa bera.
Landa-giro nabarmeneko gune honetara iristeko, Villabonako Elizaren ondoan abiatzen den bidea hartu beharko dugu, eta gero, ezkerrera jo. Azken bidegurutze horretan eskuinera joz gero, Aranzabi jatetxera (2008an itxia) iritsiko gara, eta handik Loatzo mendira joan gaitezke edo ibilaldi lasaiago bat egin dezakegu inguruetatik.
Aipagarria da, orobat, Larrea baserria, monumentu izendatua, XVI. mendekoa.[20]
Zubimusu zubiak[21] Oria ibaia zeharkatzen du.
Beste eraikin interesgarri batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.