From Wikipedia, the free encyclopedia
Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, Frantziako Lehen Inperioa, gaur egun Italia, 1813ko urriaren 10a – Milan, Italiako Erresuma, 1901eko urtarrilaren 27a) musikagilea izan zen, Erromantizismoaren garaikoa. Opera landu zuen, batik bat.
Giuseppe Verdi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1874ko azaroaren 15a - 1876ko urriaren 3a Hautetsia: 12th Legislature of the Kingdom of Italy (en)
1861eko otsailaren 3a - 1865eko irailaren 7a Hautetsia: 8th Legislature of the Kingdom of Italy (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Le Roncole (en) eta Italia, 1813ko urriaren 10a | ||||
Herrialdea | Parmako Dukerria Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1901eko urtarrilaren 27a) | ||||
Heriotza | Milan, 1901eko urtarrilaren 27a (87 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Casa di Riposo per Musicisti (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Margherita Barezzi (1836ko maiatzaren 4a - 1840ko ekainaren 19a) Giuseppina Strepponi (1859ko abuztuaren 29a - 1897ko azaroaren 14a) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Irakaslea(k) | Vincenzo Lavigna Ferdinando Provesi | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, idazlea eta politikaria | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Royal Swedish Academy of Music (en) | ||||
Mugimendua | erromantizismoa | ||||
Genero artistikoa | musika klasikoa opera | ||||
Musika instrumentua | pianoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | erromatar katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Eskuma Historikoa | ||||
verdi.san.beniculturali.it eta giuseppeverdi.it | |||||
| |||||
Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il trovatore edo La traviata bezalako opera ospetsuak. Horrezaz gain, Macbeth eta Otelo, William Shakespearek idatzitako lanak, musikatu zituen.
Politikoki, Risorgimento, Italiaren batasunaren eta askatasunaren alde jardun zuen higikundearen pertsona enblematikoa izan zen. Ezaguna da Viva VERDI goiburua, Vittorio Emanuele Re D'Italia erregearen alde egiteko erabiltzen zutena.
Giuseppe Verdi Le Roncolen jaio zen 1813an. Haren aita Carlo Verdi izan zen eta ama, berriz, Luigia Uttini eta Parmako Dukerrian bizi ziren.
Herri hartan jaso zituen musikako lehen lezioak Ferdinando Provesiren tutoretzapean. Konpositore artista horrek Busseton hasi zituen ikasketak, hango merkataria zen Antonio Barezziren laguntzari esker. Berehala, bere herriko elizaren organo jotzaile bilakatu zen eta, behin baino gehiagotan saiatu zen Milango kontserbatorioan sartzen, 1833an lortu zuen arte, eta Milanen osatu zituen ikasketak Vincenzo Lavignarekin. 1835-1838. urteetan, Bussetoko Elkarte Filarmonikoko eta musika eskolako zuzendari izan zen.
Garai hartan, Barezziren alabarekin ezkondu zen, baina 1838-1840. urteetan emaztea eta bi seme-alabak hil zitzaizkion. Verdiren lehenengo emaztearen eta alabaren heriotza haren opera gustukoenekin eta ospetsuenekin bildu zituen. Opera horiek izan ziren, haren iritziz, garrantzi handienekoak, Rigoletto, La Traviata eta Il trovatore, alegia.
1842an, Nabucco operarekin lehen arrakasta lortu zuen eta Italiako musikagile gazte nagusietakoa bihurtu zen. Opera estreinatu zuenean, Garibaldi, Viktor Emanuel II.a Savoiakoa eta haien jarraitzaileak Italia batzeko ahaleginetan ari ziren. Eta Verdik, nahi gabe, austriarren aurkako borroka horri soinu banda jarri zion Nabuccori esker; Va pensiero, sull'ali dórate italiar Risorgimentoaren ereserki bilakatu zen. Kaleak Viva Verdi! oihuz eta pintaketaz bete ziren, baina leloak ez zuen soilik konpositorearekiko zaletasuna adierazten, austriarren zentsura saihesteko akronimoa baitzen. Benetan, Viva Vittorio Emanuelle Re d'Italia esan nahi zuen.[1] Italia austriarren mendetik askatzeko higikundearen alde agertu zenez gero, Verdiren libretoei zentsura ezarri zitzaien zenbaitetan.
Londresen eta Parisen bizi ondoren, 1849an Bussetora itzuli eta han bizi izan zen bere bigarren emazte Giuseppina Strepponi kantariarekin. 1860an politikan parte hartu zuen eta Italiako lehen legebiltzarreko diputatu izan zen. Garai hartan, Verdi izan zen Europako operetan gehien antzezten zen egilea. Verdik garrantzia eman zion ahotsari, baita libretoari ere. Operak sortzen zituen arazoak konpontzen eta dramaren eta musikaren arteko batasuna lortzen ahalegindu zen. 26 bat opera idatzi zituen, eta baita eliza musika, kamera musika eta kantuak ere.
Abestiak:
Obra galduak Verdik Bussetoko orkestrazale batentzat hainbat obra idatzi zuen, baina ez dira gorde, Verdik berak hautsi baitzituen, hain zuzen ere.
1982ko urriaren 27an, asteroide bat aurkitu eta 3975 Verdi izena jarri zioten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.