Veneziako urmaela
Adriatikoko badia itxia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Veneziako urmaela (italieraz: Laguna di Venezia; venezieraz: Łaguna de Venesia) Adriatikoko badia itxia da, iparraldeko Italian dagoena.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Veneziako urmaela | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3 m |
Mota | badia eta itsasertzeko urmael |
Luzera | 49 km |
Zabalera | 13 km |
Azalera | 550 km² |
Sakonera | 21,5 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°24′47″N 12°17′50″E |
Honen parte da | Venice and its Lagoon (en) Adriatikoa |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Ur-gorputza | Adriatikoa |
Hidrografia | |
Betebidea |
Itxi
Sile eta Brenta ibaien artean kokaturik, 550 km²-ko azalera du. Horietatik %8a lurra da, tartean Venezia hiri eta hainbat uharte txiki, eta %11 beti dago urez estalirik. Hau da %80a padurez osaturiko marearteko zona da. Urmaela Mediterraneo osoko hezegunerik handiena da.[1]
Lacuna hitzak latinez gabezia, falta edo eskasia adierazten du; hau da, ez lurra eta ez ura, iragan beharreko zerbait. Veneziako urmaela, milaka urtetan lautadatik Adriatikora doazen ibaiek pilatutako sedimentuarekin osatu zen.[2]