From Wikipedia, the free encyclopedia
Marearteko zona edo mareartea itsasgoran urperatuta geratzen den eta itsasbeheran airepean geratzen den eremua da.
Marearteak zonazio bertikala erakusten du maiz. Hau, mareen eragina zutabe bertikalean antzematen delako gertatzen da. Hiru dira zonazioa eragiten duten faktore nagusiak: mareak, elikagai eskuragarritasuna eta konpetentzia inter eta intraespezifikoa. Astroen posizio erlatiboek eguzkiak eta ilargiak ura erakartzeko eragindako indar grabitatorioak modu desberdinean konbinatzen dituzte: batuz edo neutralizatuz. Honen ondorioz, intentsitate desberdineko mareak eratzen dira, ur masa oso handien migrazioak itsas mailan eragiten dituztenak. Marea horiek, substratua gogorra bada eta kosta neurri batean inklinatua badago, zonazioa eragiten dute. Hori gertatzeko arrazoia urperatze-aireratze zikloen agerpena eta hauen ondorioak dira. Kostaldeko nutriente eskuragarritasuna, estres hidrikoa, estres osmotikoa eta eguzki irradiazioa bezalako faktoreak estuki loturik daude mareen zikloekin. Aipaturiko aldagai horiek, zuzenki eragiten dute zonazio bertikal horietako egitura ekosistemiko eta konpetentzia prozesuetan. Goi marearteko espezieak aipatutako aldagai horien aurrean erresistenteagoa izanik gorago iritsi daitezke konpetentzia baxuko guneak kolonizatuz. Erdi eta batez ere behe mareartean berriz, nutriente eskuragarritasuna handiagoa denez eta espezie arteko konpetentzia gogorragoa, mareen eraginaren araberako gradiente bat eratzen da. Laburbilduz, bertikalki eragiten duten mareek bizi baldintza desberdinak eragiten dituzte nutriente eta konpetentzia intespezifikoetan eragiten baitute.
Goi-mareartea urpean gutxien egoten den eremua da, marea bizien itsasgoretan soilik urperatzen baitira guztiz. Ekoizpen primario txikia izaten duen eremua da. Fitoplanktona hazteko ur eskasia dago eta ur lehorreko landareak hazteko, berriz, estres handiegia mantenugaien eskuraketa mugatua delako . Gainerako itsas bizidunentzat gune hauetako eguzki irradiazio altu eta izaera lehorragatik ez da bizitzeko gune aproposa.
Modu erregularrean urperatzen da mareen eraginez. Egunean zehar gradiente handiak izaten ditu, itsasbeheretan ingurugiroko tenperaturaren eragin handia izango du eta hoztu zein berotu egingo da eta itsasgoretan ura oso egonkorra denez bitarteko tenperaturetara itzuliko da. Beste adibide bat erradiazioarena da ur azpian dagoen bitartean eguzkitik datorren erradiazio handipean egongo da urpean dagoenean babestuago egongo da.
Tundra | |
Taiga/baso borealak | |
Mendialdeko larre eta sastrakadiak | |
Koniferoen baso epelak | |
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak | |
Hostozabalen baso misto epelak | |
Baso eta sastrakadi mediterraneoak | |
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak | |
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak | |
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak | |
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak | |
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak | |
Urperatutako belartza eta sabanak | |
Ibarbasoak | |
Hezeguneak | |
Bioma urtarrak | |
Urmaelak | |
Itsasertza/marearteko zona | |
Mangladiak | |
Algen basoak | |
Koralezko uharriak | |
Zona neritikoa | |
Zapalda kontinentala | |
Zona pelagikoa | |
Zona bentikoa | |
Arnasbide hidrotermalak | |
Arnasbide hotzak | |
Izotz uharteak | |
Beste batzuk | |
Zona endolitikoak |
Zirripedioak
Likenak
Ingurune erlatiboki egonkor eta emankorra da ia denbora guztia urpean igarotzen duelako, horregatik da beraz konpetentzia handiena duen eremua. Bertan hidrodinamismo handia dugu, olatuek sortua eta horregatik uhertasuna ere handia da, bertako organismoentzako argi eskuragarritasuna gutxituz.
Alga
Fauna
Substratuaren izaerak bertan bizitzen diren organismoetan eragin zuzena dauka. Desberdintasun handiena organismoek substratura itsasteko daukaten aukera da. Hondo gogorretan bigunetan baino askoz ere errazagoa da.
Hondo bigunetan estresa handia izaten da olatu, marea eta urlasterrak direla eta. Hiru faktore hauek eragindako ezegonkortasunak organismoak bertan aingura daitezen zailtzen du. Bi hondo bigun mota ditugu orokorrean:
Bertan bizi diren organismoek hainbat moldaera lortu behar izan dituzte bertan biziraun ahal izateko. Asko substratuan zuloak egin eta bertan lurperatzen dira, beste batzuk hodiak eraikitzen dituzte, badaude oxigeno eskasiaren aurrean hemoglobina berezi bat dutenak ere eta glukogenoa pilatzen dute metabolismo anaerobioa dela eta.
Bertako organismoek biziraun ahal izateko hainbat moldaera garatu behar izan dituzte. Batzuk oso sakon lurperatzen dira, oskol laudun organismoak daude hondarretan mugitzeko erraztasuna ematen dielako, eta badira pisua irabazteko burdina bere baitan pilatzen duten organismoak ere. Orokorrean gainera marea behera dagoenean ateratzen dira beren zuloetatik hondarretan urak utzitako elikagaiak jateko.
Marearteko guneetan ekosistema aberats eta bereziak agertzen dira. Estuarioak, padurak eta mangladiak bezalako ekosistema partikularrak horrelako guneetan ematen dira. Hauek, espezie askoren babesleku eta oso emankorrak izateagatik dira ezagunak. Horretaz gain, hidrodinamismoaren ondorioz elikagai ugari suspentsioan egoten direnez, orokorrean kostalde osoa izaten da dibertsitate aldetik aberatsa. Biologiaren ikuspuntutik, oso gune aproposak izaten dira fauna eta flora itsastarra aztertzeko. Zonazio bertikala agertzen den lekuetan metro gutxi batzuetan elkarrengandik oso desberdinak diren azpiekosistemak ikus daitezke. Lehorrean kilometro karratu ugari beharko lirateke kostaldean metro gutxitan pilaturik aurkitzen den dibertsitatea azter ahal izateko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.