Baso mediterraneoa edo oihan mediterraneoa klima mediterraneoa duten lurraldeetan garatzen da. Negu epelak, uda lehorrak eta udazken eta udaberrietan prezipitazio altuak egotea dira baso mediterraneoaren ezaugarri nagusiak. Gainera hainbat baso suteak ematen dira baina baso hauetako landaretza moldatuta dago. Baso hauek Mediterraneo itsasoaren inguruan daude gehienbat. Hala ere, badira beste munduko hainbat tokitan ere: Australiako hegoaldean, Afrika hegoaldean...
Tundra | |
Taiga/baso borealak | |
Mendialdeko larre eta sastrakadiak | |
Koniferoen baso epelak | |
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak | |
Hostozabalen baso misto epelak | |
Baso eta sastrakadi mediterraneoak | |
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak | |
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak | |
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak | |
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak | |
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak | |
Urperatutako belartza eta sabanak | |
Ibarbasoak | |
Hezeguneak | |
Bioma urtarrak | |
Urmaelak | |
Itsasertza/marearteko zona | |
Mangladiak | |
Algen basoak | |
Koralezko uharriak | |
Zona neritikoa | |
Zapalda kontinentala | |
Zona pelagikoa | |
Zona bentikoa | |
Arnasbide hidrotermalak | |
Arnasbide hotzak | |
Izotz uharteak | |
Beste batzuk | |
Zona endolitikoak |
Jatorria eta eboluzioa
Jatorria
Baso mediterraneoaren jatorria antzinako ozeano batean dago, Tetis Itsasoa-n hain zuzen ere. Tetis Itsasoak gure arbasoak banatzen zituen bi kontinenteetan, Laurasia eta Gondwana (Afrika eta Europa). Denborarekin, baso haiek aldatuz joan ziren gaur egungo basoak sortu ziren arte.
Eboluzioa
Baso mediterraneoen eboluzioa gizakiaren laguntzari esker izan da zati gehienean. Honek sorturiko aldaketek, landaretza berrien agerpenari lagundu zion eta baita beste batzuen desagerpenari ere. Neolitoan, gizakiak abeltzaintza eta nekazaritza ekintzetan hasi zen. Aurreko belaunaldiak hezi zituen gaur egungo bobidoak, txerriak eta ahuntzen inguruan. Horregatik, oso ondo egokitu izan ziren baso mediterraneoetara.
Baso mediterraneoei dagokionez, eboluzioko gertakizun garrantzitsuenak hurrengoak izan dira:
- Ipar Amerika eta Eurasiaren arteko kontaktua. Honi esker, azaldu dezakegu zergatik aurki daitezke hainbat landaretza oso antzekoak direnak Kalifornia inguruan eta Mediterraneo itsasoaren inguruan. Esate baterako, Acer, Alnus, Arbutus, Clematis, Crataegus, Berberis Helianthemum, Cupressus, Fraxinus, Juniperus, Lonicera, Prunus, Rhamnus, Rosa, Rubus, Smilax, Lavatera, Salvia, Viburnum, Vitis, Pinus eta Quercus.
- Aro tertziarioan, Pliozenoan, krisialdi garrantzitsuak eman ziren denbora luze batean eta honek eragin izan zuen tenperatura egokitzapenera. Horrela, Tertziarioaren bukaeran, baso mediterraneoak hainbat landare motez osaturik zegoen: Quercus mota ezberdinak (Quercus ilex, Quercus faginea, Quercus coccifera, Quercus cerris) edo Castanea, Acer monspessulanum, Carpinus orientalis, Smilax, Phillyrea, Cistus, Olea, Myrica eta Pistacia, Sabal, Chamaerops, Laurus, Cinnamonum, Persea, Sassafras, Oreodphne, Carya, Pterocarya, Platicaría, Engelhardia,Taxodium, Sequoia, Sciadopitys, Microtropis, Liquidambar, Hamamelis, Parrotia, Nyssa, Pinus, Abies, Picea, Tsuga, Cedrus, Cathaya, Fagus, Corylus, Betula, Tilia, Populus, Salix, Ulmus, Alnus.
Lehenengo krisialdi hauek, lehenengo glaziarren agerpenari lagundu zion Iparraldeko Hemisferioan.
Landaretzaren bioma taldeak
Landaretza honen biomaren komunitate garrantzitsuak osatzen dute:
- Basoa: baso mediterraneoak, nagusiki, zuhaitz hostotsuez osaturik dago. Espezie ezaugarriak artea, olibondoa eta artelatza dira. Halaber, haritzak, Kaliforniako eta Mediterraneoko sclerophyll-a, eukalipto basoak Australiako mendebaldean, eta Nothofagus basoak Txile erdialdean. Baso gehienak, udan euria egiten duen tokietan aurkitzen dira.
- Zuhaiztia: haritz zuhaiztiak izan ohi dira Mediterraneoko eta Kaliforniako ezagunenak. Hala ere, pinu kopurua oso altua da eta Kaliforniako baso askotan, intxaur zuhaizti asko aurki daitezke.
- Belardia: Central Valley (Kalifornia) da belardi mediterraneo handiena, eta nekazaritzarako erabiltzen da gehienbat. Oso zuhaitz gutxi aurkitzen dira belardietan, eta haritzak, intxaur-zuhaitzak edo pinu-zuhaiztiak izaten dira.
Munduko baso mediterraneoak
Biogeografian lau gune garrantzitsu bereizten dira klima mediterraneoari dagokionez. Landaretza mediterraneoa 30 eta 40 °C arteko tenperaturetan ematen da. Horregatik, bere izenak esaten duen bezala, baso mediterraneoak Mediterraneo itsasoaren inguruan daude gehienbat.
- Hegoafrikako leku zehatz batzuetan ere badira baso mediterraneoak. Itxaropen Oneko landaretza mediterraneoak fynbos izena du. Sasiarte bat da landare desberdinez osatuta. Fynbosetan aurkitu daitezkeen landare espezie ezberdinen kopurua ikaragarri altua da eta horregatik ezagunak dira sasiarte horiek.
- Australiako hegoaldean eukalipto basoak oso arruntak izan ohi dira. Eukalipto moten arabera basoek izan bat edo beste jasotzen dute. Esate baterako, basoan Eucalyptus diversicolo nagusi bada basoa karri izena jasotzen du. Aldiz, Eucalyptus masginata nagusi baldin bada, basoa jarrah deituko da.
- Kaliforniako hegoaldean eta erdialdean, itsas ertzeko mendiak manzanitaz beterik izaten dira (Arctostaphylos manzanita). Ceanothus ere izaten da. Klimaren aldaketa bertako landaretzan eragiten du. Klima epeltzen denean, landaretza mota berri bat agertu ohi da, entzinala.
- Txilen, basamortuaren hegoaldeko ingurumenean, esklerofilako landaretza aurkitu daiteke.
Erreferentziak
- Fernando Valladeres, Jesús Julio Camarero, Fernando Pulido y Eustaquio Gil-Pelegrín. El bosque mediterráneo, un sistema humanizado y dinámico.
- Juan Arroyo, José S. Carrión, Arndt Hampe y Pedro Jordano. La distribución de las especies a diferentes escalas espacio-temporales.
- Miguel Ángel de Zavala, Regino Zamora, Fernando Pulido, Juan A. Blanco, J. Bosco Imbert, Teodoro Marañón, Federico J. Castillo y Fernando Valladares. Nuevas perspectivas en la conservación, restauración y gestión sostenible del bosque mediterráneo.
Kanpo estekak
- Landaredia
- Basoa arriskupean (Gaztelaniaz)
- Bosques Mediterraneos (Gaztelaniaz)
- The Mediterranean Forest (Ingelesez)
- WWF (Ingelesez)
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.