From Wikipedia, the free encyclopedia
Baso-suteak landare ugariko gune naturaletan gertatzen diren suteak dira, gizakiaren eraginez edo berez sortuak.
Kausa ez izanik ere, landaredia lehorra da baso-suteen agerpen eta zabalpena errazten duen faktore garrantzitsuena. Eguzkiaren berotasunak eta inguruko hezetasun faltak, lurzoruaren eta bertako landareen deshidratazioa eragiten du. Izan ere, lurraren hezetasuna biziki apala denean (%30 inguru edo gutxiago denean), landareak ez dira gai lurretik ura hartzeko. Honen ondorioz, pixkanaka-pixkanaka lehortuz joango dira.
Hezetasunak konbustioa zailtzen duenez, landaredia lehorrak eta airean hezetasun gutxi egoteak sute-arriskua nabarmen handitzen du. Gainera, lehortze prozesuan diren landareek etilenoa askatzen dute atmosferara, produktu sukorra berau. Horren ondorioz, inguratzen duen airea suharbera bihurtzen da erraz, eta suteen arriskua biderkatu egiten da. Baldintza hauei tenperatura altuak eta haize bortitzak gehitzen baldin badizkiogu, txinparta sinple batek sute bat eragiteko probabilitatea oso handia izango da.
Baldintzak nolanahikoak izanagatik, sute bat gertatzeko hasierako txinparta edo tenperatura bereziki altua duen toki bat behar da. Tximistak eta sumendiak izan ohi dira kausa naturalak, baina gizakiaren ondorioz hainbat su-iturri berri agertu dira (zigarrokinak, kristalezko lenteak, gailu elektrikoak, mendian sukaldatzea, baso garbiketak...). Zenbait kasutan, gainera, sute horiek nahita sortutakoak ere izan daitezke.
Sute batek hiru fase ezberdin ditu: hasiera, hedakuntza eta itzaltzea.[1]
Sute baten hasiera berotasun handiko puntu baten inguruan sorturiko sugarrak berez itzali ordez hazi egiten direnean gertatzen da. Sua hasteko materia organikoak bere sugar-puntua gainditu behar du (egurrarentzat 300 eta 400 °C artean egon ohi da, baina apalagoa izan daiteke hosto eta landare belarkarentzat).
Atmosferak, jakina, ez ditu tenperatura altu horiek berez hartzen eta ezohiko elementu baten ondorio dira. Basoko sute asko kausa naturalek eragindakoak dira, esaterako, tximista baten eraginez sortutakoak. Hala ere, gaur egungo sute gehienak gizakiak eragindakoak dira, zuhurgabetasun bat dela eta sorturikoak, edota kontrakoa, apropos eragindakoak.
Hedapena hasierako su garrek indarra hartu eta inguruko landaredia erretzen hasten denean gertatzen da, berehala gelditzen ez den prozesu batean. Hedapen hori gertazeko baldintza jakin batzuk gertatu behar dira, lehortasuna, landaredia ugaria, eta abar. Hain zuzen, suteak, normalean, bero egiten duen eta klima lehorrak dituzten tokietan ematen dira, mediterraneoan adibidez, sutea hedatzeko baldintza onak diren tokietan. Gainera, badaude zuhaitzak, pinua esaterako, zeinen izerdiak sua elikatzen baitu, eta honek sutea gehiago eta azkarrago zabaltzen laguntzen du. Haizeak ere sutearen hedapenean laguntzen du, garrak zabaltzeaz gain airearen oxigenoa berritzen baitu.
Suaren zabalkuntza edo hedatzea, egoera atmosferikoaren, gertatzen den tokiaren topografiaren eta horren landaretzaren araberakoa izango da. Sutearen hedakuntza eta landaretza kontuan hartuta, honela sailkatzen dira suteak:
Bukatzeko, desertizazioa edo basamortuak bihurtzen dira zonalde horiek.
Fase honetan suak indarra galtzen du eta errekuntzaren abiadura moteldu egiten da. Hori honako hiru arrazoiengatik gertatzen da:
Sute bat berez itzaltzen ez denean, suhiltzaileek oinarri horiek erabiltzen dituzte sutea itzalarazteko.
Sute baten prebentzioa bi modutan eman daiteke: batetik, basoko suteak gertatzea ekiditen ahalegintzea eta bestetik, haien ondorioak gutxitzea behin sute bat izanda. Honako hauek dira hartu beharreko neurri motak[2]:
Sute bat berez itzaltzen ez denean, eta batez ere ondorio larriak ekar ditzakeenean, beharrezkoa da berau itzalaraztea. Suteen itzalketaz suhiltzaileak arduratu ohi dira, larrialdia biziki handia edo sutea biziki zabala denean laguntzaileak izan baditzakete ere.
Sute baten itzalketa emateko, suaren triangelua apurtzea da egin beharreko lehenengo gauza[3]. Sua prozesu kimiko bat da, erregai eta errekariaren arteko erreakzio exotermiko bat. Suaren triangelua errekuntza gertatzeko beharrezkoak diren elementuek osatzen dute, eta elementu horietako bat edo gehiago ahulduz gero, sutea moztu egingo da. Horrela sua ez da gehiago zabalduko eta lekuan bertan geldituko da.
Suaren triangelua lehen aipaturiko hiru elementuek osatzen dute: energia termikoa, errekaria eta erregaia. Sua itzaltzeko metodoak hiru elementuen ezabaketan oinarritzen dira.
Errekuntza prozesua mantentzeko tenperatura jakin bat egon behar du, bestela ez baita erreakzio kimikoa gauzatzen. Honela, tenperatura apaltzea erreakzioa mozteko moduetako bat da. Beroaren ezabaketan, beraz, erreakzio exotermikoarekin bukatzea da helburu nagusia, errekor diren gasen igorpena atzeratuz. Hau soilik sortu daiteke erregaian gai pausatuak deiturikoak aplikatzen badira.
Gehien ezagutzen den produktu pausatua ura da, eta bi eratara erabiltzen da:
Tenperatura apaltzeaz gain, hezetasuna handitu eta erregaia eta errekariaren arteko harremana mozten du urak. Hala ere, prozedura honen erabilera nahiko eskasa izaten da, huraren eskuragarritasuna nahiko urria delako mendietan, batez ere.
Errekuntza prozesuan bi elementu motak hartzen dute parte: errekariak eta erregaiak. Errekaria oxigenoa da, eta errekuntza geldiarazteko modu eraginkorra da oxigenoaren presentzia moztu edo gutxitzea. Suaren guztizko ezabaketa ezinezkoa da, baina oso eskala txikian burutu daiteke, bi prozeduraren bitartez:
Defentsa lerroak eraiki eta hauekin basoko sutea geldiaraz daiteke. Suak erregai berria eskuragarri ez izatea da helburua. Erregai eskuragarririk ezean, sutea berez itzaltzen da.
Sutea bere ertzetatik edo bere oinarritik erasotzea da metodo honen helburu nagusia. Horretarako, hainbat tresna edo metodoren erabilera ematen da: adarrekin sua amatatzen saiatu, pala batekin lurra hartuz eta suaren gainean jaurtiz, edo barnean ura edukitzen duten motxilak erabiliz. Azken metodo hau ez da batere praktikoa, izan ere zaku horiek gehienez 16 litro baino ezin dituzte garraiatu.
Metodo hau modu ez-zuzena baino askoz segurtasun gutxiagokoa da, sutera hurbiltzea eskatzen baitu. Dena den eraso zuzenak baditu bere abantailak ere: baso edo mendi gutxiago erretzen da. Ur nahikoa eta sarbide onak baditu, metodorik onena da, baina adibidez ura bukatzen bada, lehenengo lerroan lan egiten ari direnak arriskuan gertatuko dira. Sua amatatzeko erremintak soilik erabiliko dira, suaren garrek baimentzen badute.
Eraso mota honetan, helburu nagusia suari aurre egitea da, baina segurtasun distantzia bat mantenduz. Kasu honetan, motozerrarekin, kortaitzurrarekin edo aizkorarekin lan egiteko segurtasun osoa badute soilik egingo da. Metodo honekin, defentsa-lerro bat egiten da eta honek ez dio utziko suari aurrera egiten.
Motouhagen edo suteen aurkako ibilgailuen erabilpenean ureztodi askoren beharra dago. Ureztodiak lurrean jartzerakoan, honako gauza hauek kontuan hartu behar dira:
Ureztodiak lurrean uzteko orduan, nahiko adi ibili behar da, marruskadura, arrastatzeak eta bestelakoak saihesteko.
Itzalketarako neurriak, orokorrean bi multzotan banatuta daude: lehorreko neurriak eta airetiko neurriak.
Orokorki, neurri mota hauetan hamabi kidetako taldeak osatzen dira. Gainera, taldeak osatzen dituztenak, normalean, lekuaren ezagutza zehatza dute. Suteetan haien parte hartzea oso garrantzitsua da, honako arrazoiengatik batez ere: sute bat amatatzeko orduan duten mugikortasun handia, sutea handitzea ekidinez. Horregatik denbora laburrean egin behar dute lan. Baina, suhiltzaileen beharra ere badago. Hauek, mota askotako erremintekin lan egiten dute: motoponpa ibilgailuak, makineria astuna...
Sute aktibo baten presentzia egonez gero, suaren itzalketa-taldeen lehen zeregina sutearen kontrola da. Sute bat ezin denean gehiago zabaldu edo hedatu, orduan esan daiteke kontrolpean dagoela. Hori lortzeko sutea erregai gutxiko lekuetara bideratzen saiatzen da.
Askotan esaten da hamabiko talde hauek suhiltzaileak baino lan hobea egiten dutela. Batez ere, profesionalki oso ondo kualifikatuta daudelako eta prestakuntza ikaragarria dutelako.
Hauek, basoko suteen kontra egiten dute airetiko borroka baten bidez. Helikopteroak, hegazkin arinak... erabiltzen dituzte. Sutearen intentsitatea edo indarra oso handia bada hartzen dituzte airetiko neurriak.
Neurri horiek elementu hauez osatuak dira: hidrohegazkin eta helikopteroak. Hauek sua itzaltzeko bereziki prestatuak daude. Eta neurri hauek aski ez direnean soilik, indar armatuen laguntza jasotzen dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.