From Wikipedia, the free encyclopedia
Turkak eta Caicoak edo Turk eta Caico uharteak[1] (ingelesez: Turks and Caicos Islands edo TCI) Erresuma Batuaren itsasoz bestaldeko lurralde bat da. Karibe itsasoan kokatuta dago, eta bi multzotako uharteek osatzen dute.
Turkak eta Caicoak | |||
---|---|---|---|
Turks and Caicos Islands | |||
Ereserkia: God Save the King | |||
Goiburua: Each Endeavouring, All Achieving (Bakoitzak saiatzen, denok lortzen) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Cockburn Town | ||
Hiririk handiena | Providenciales | ||
Azalera | 417 (199.) | ||
Punturik altuena | Blue Hills (en) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | Bahamak, Haiti eta Dominikar Errepublika | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Itsasoz haraindiko lurraldea (Aginte zuzena) | ||
Erregea | Karlos III.a | ||
Premier of the Turks and Caicos Islands (en) | Washington Misick (en) | ||
Legebiltzarra | Turks and Caicos Islands House of Assembly (en) | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 44.542 | ||
Dentsitatea | 106,82 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1973 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +1649 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | TC | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | TCA | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) | ||
Internet domeinua | .tc |
Turk eta Caico uharteetako lehenengo biztanleak karibeak ziren. Uharteetara ailegatzeko lehendabiziko europarra bai Kristobal Kolon (1492ko urriaren 12) bai Juan Ponce de Leon (1512) izan liteke.
Nahiz eta Europako herrialde askok uharteak kontrolatu zituzten, ez zegoen okupazio ofizialik eta uharteak piratez bete ziren. Azkenean, XVII. mendeko bukaeran, Erresuma Batuak jabetza aldarrikatu zuen, Bahamekin lotuz. Urteetan zehar, Bahamak eta Bermuda uharteen produktuak bereganatzeko eztabaidan egon ziren, 1848an kolonia bereizi bihurtu arte. Gero, Erresuma Batuak Jamaikarekin eta Trinidad eta Tobagorekin lotu zuen.
Trinidad eta Tobagok 1962an independentzia lortu zuenean, Kanada uharteen anexioa aldarrikatu du sarritan.
Turk eta Caico uharteak sei barrutietan banatuta daude:
Zb. | Barruti administratiboa | Hiriburua | Azalera (km²) | Biztanleria (2006) | Hauteskunde-barrutiak | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Caico uharteak | ||||||||
1 | Providenciales eta Mendebaldeko Caicoak | Blue Hills | 163,6 | 22642 | 4 | |||
2 | Ipar Caicos | Bottle Creek | 144,9 | 1895 | 2 | |||
3 | Erdialdeko Caicoak | Conch Bar | 144,2 | 468 | 1 | |||
4 | Hegoaldeko Caicoak eta Ekialdeko Caicoak | Cockburn Harbour | 136.8 | 1579 | 2 | |||
Turk uharteak | ||||||||
5 | Turk handia | Cockburn Town | 17,6 | 5567 | 4 | |||
6 | Salt Cay | Balfour Town | 9,1 | 186 | - | |||
Turk eta Caico uharteak | Cockburn Town | 616,3 | 32337 | 13 |
Turkak eta Caicoak eratzen dituzten uharteen multzo biak Ozeano Atlantikoan daude, Bahametatik hego-ekialderantz, Hispaniolatik iparralderantz, eta Miamitik 914 kilometrotara. Geografikoki, Bahametan daude baina ez politikoki. Caico uharteak eta Bahametako Mayaguana eta Inagua handien artean Caico itsasartea dago.
Turkak eta Caicoak zortzi uharte nagusi eta hogei uharte txiki dira:
Caico uharteak herrialdean nagusiak dira (589,5 km² eta 26.584 biztanle). Zortzi uharte ditu:
Caico uharteen eta Turk uharteen artean Turk itsasartea dago. Oso uharte txikiak dira (26.7 km² eta 5.753 biztanle). Uharte nagusi bi daude:
Uharte guztiak Turk haitzarrian daude (450 km²).
Turk uharteetatik 25 kilometrotako Mouchoir itsasarteak bananduta Mouchoir Bank haitzarria dago. Eskualdera 1,8 metroko sakonera dago eta 600 km² azalera du. Geografikoki, gertuko Silver eta Navidad haitzarriak leku bera dira baina politikoki Dominikar Errepublikakoak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.