hizkuntza semitikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Tigreera[1], Tigre hizkuntza (Ge'ez ትግረ tigre edo ትግሬ tigrē; batzuetan Tigré, Sudanen Xasa deitua; arabiar alfabetoan الخاصية ḫāṣiyah) ia milioi bat eritrearrek eta sudandar bakan batzuk egiten duten semitar hizkuntza da[2]. Ge'ez hizkuntza du etorki, eta tigrinya hizkuntza eta amharikoa gertuenak.
Tigre | |
---|---|
ትግረ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Eritrea, Etiopia |
Hiztunak | 800.000 (Eritrean) |
Ofizialtasuna | Eritrea eta Sudan |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Hizkuntza semitikoak South Semitic (en) Ethiopian Semitic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Alfabetoa | etiopiar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | tig |
ISO 639-3 | tig |
Ethnologue | tig |
Glottolog | tigr1270 |
ASCL | 9234 |
IETF | tig |
1997an 800.000 hiztun inguru zituen Eritrean[3]. Tigre herria mendebaldeko Eritrean eta gertuko Sudango eskualdeetan bizi da. Eritrean erdialdeko eta iparraldeko goi-ordokian eta Zulako iparraldeko Itsaso Gorriko kostaldean bizi da. Lehen Dahlak uhartedian, Dahliken, mintzatzen duten hizkuntza tigréren dialektotzat jo bazuten ere, ikerketa berriek deuseztatu dute sinesmen hori.
Tigré herria batzuetan bere hegoaldeko auzokidea den Tigrinya herriarekin nahasi dute. Iparraldeko Etiopian dagoen Tigray eskualdea Tigrinya herriarena da.
Musulmanek, behintzat, hizkuntza idazteko arabiar alfabetoa erabiltzen zuten. 1902an Tewolde-Medhin Gebre-Medhin, Dawit Amanuel eta suediar misiolari batzuk Itun Berria itzuli zutenetik ge'ez alfabetoa erabiltzen dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.