Tarraco
Tarraoconnesis erromatar probintziako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Tarraoconnesis erromatar probintziako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Tarraco edo Tarrako[1] (latinez: Colonia Iulia Urbs Triumphalis Tarraco) Erromatar Inperioaren garaiko hiri erromatarra izan zen, Iberiar Penintsulako hiri nagusienetarikoa; Erromatar Inperioko probintzia zen[2], Hispania Ziteriorreko hiriburua lehen eta Hispania Citerior Tarraconensisekoa ondoren, gaur egun Tarragona.[3]
Tarraco | |
---|---|
Colonia Iulia Urbs Triumphalis Tarraconensis | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Tarragonako probintzia |
Eskualdea | Tarragonès |
Kataluniako udalerria | Tarragona |
Koordenatuak | 41°06′59″N 1°15′19″E |
Altitudea | 67 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Taharqo |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 875 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
2000an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Tarracoko arkeologia multzoa.
Erromatarren aurreko garaietan iberiarrek populatu zuten lurraldea, kostaldean ezarri ziren greziar eta feniziarrekin harreman komertziala izan zutenak. Iberiarren koloniak Ebro bailaran zeuden bereziki. Gaur eguneko Tarragonako udalerrian K. a. V. mendetik daude kolonizazio aurkikuntzak.
Tarracon iberiarrek duten presentziari buruzko iturriak anbiguoak dira. Tito Liviok Cissis izeneko oppidum parvum (gotorleku txikia) bat aipatzen du[4]; Polibiok (Κίσσα) izeneko polis bat izendatzen du[5].
Gneo Kornelio Eszipion Burusoila Emporiaera (Ampurias) K. a. 218an, bigarren gerra punikoan, iritsi eta gutxira, Tarraco aipatzen da lehen aldiz. Tito Liviok, erromatarrek, Hanibalen tropentzako hornikuntza eremu puniko bat konkistatu zutela eta hiria hartu zutela idazten du. Handik gutxira, erromatarrak "Tarracotik ez urrun" (haud procul Tarracone) erasotuak izan ziren[6]. Baina ez da zehatza, Cissis eta Tarraco hiri bera ote ziren. Anpuriasen aurkitutako txanpon batek Tarakon-salir inskripzio iberiarra darama (salir, ziuraski, "Zilarra" da). Txanpon hau, Anpuriasen ereduei jarraituz grabatua toki ezezagun batean, orokorrean K. a. 250. urte inguruan datatua da, edonola ere, erromatarrak iritsi aurretik. Kesse izena, K. a. II. eta K. a. I. mendeetako iberiar jatorriko erromatarren pisuko arauei jarraituz markatu ziren txanponetan agertzen da. Kesse, Kissisekin parekatua izan behar da, Plinio Zaharrak aipatutako zisetanoen jatorrizko tokia[7].
K. a. 217an. erromatar armadak Eszipion Afrikarraren ardurapean iritsi ziren Tarracora. Tarraco, neguko lekua izan zen K. a. 211 eta K. a. 210 bitartean eta bertan bildu zituen probintziako aliatuak conventusean[8], Erromako hiritarren batzarra euren eskubideak eta pribilegioak defendatzeko lurralde indigenetan[9]. Biztanleria, nagusiki, erromatarrekiko leiala izan zen gerra garaian. Tito Liviok erromatar herriaren aliatu eta lagun deitu zituen (socii et amici populi Romani) eta Tarracoko arrantzaleek (piscatores Tarraconenses) euren txalupekin zerbitzatu zuten Carthago Novaren setioan[10].
Tarragonako erromatar historiarik goiztiarrena, Eszipionekin lotua egon zen. Plinio Zaharrak esan zuen bezala, Tarraco eszipiondarren lana (Tarraco Scipionum opus) izan zen, Kartago kartagoarren lana izan zen bezala[7].
Hurrengo mendeetan, Tarraco, zeltiberiarren aurkako gerretan, neguko/udako hornikuntza eta bizileku base bat izan zen, bigarren. gerra punikoan gertatu zen bezala. Horregatik, garai honetan militarren presentzia aurreikusten da, gaur egungo alde zaharreko gunerik altuenean ziurrenik. 197an, K. a. K. a. IV. mendean, konkistatutako eskualdeak, oraindik Hispaniako kostaldean zehar banda estuak zirenak, Hispania Citerior eta Hispania Ulterior probintzia berrien artean banatuak zeuden. Hispania Citeriorreko hiriburua Carthago Nova zen. Hala ere, Estrabonek dio gobernadoreak Carthago Novan ez ezik Tarracon ere bizi zirela.
Tarracoko estatus legala ez dago guztiz argi. Ziur asko, conventus civium Romanorum (herri indigenetan bizi ziren erromatar hiritarren elkartea) bezala antolatua zegoen errepublika garaian, buruan bi magistri zituela (zuzendari zibilak). Gaio Portzio Katon, K. a. 114ko kontsulak, Tarraco aukeratu zuen erbesterako 108an. Horrek adierazten du Tarraco hiri askea zela, edo beharbada aliatua une hartan. K. a. II. mendearen amaierakoa da hiriaren kanpoaldeko anfiteatroaren eraikuntza.
Estrabonen arabera[11], azken borroketako bat Tarracotik ez urrun gertatu zen, Julio Zesarrek Kneo Ponpeio Handiaren aldekoak K. a. 49an garaitu zituenean Ilerdan (Lleida), Tarrakok bere armada babestu zuen elikagaiekin[12]. Ez dago guztiz argi Tarracok colonia (Colonia lulia Urbs Triumphalis Tarraco) estatusa jaso zuen Zesarrengandik edo Augustorengandik, nahiz eta gaur egungo ikerketek onartu ohi duten lehena izan zela estatus hori eman ziona Mundan garaipena lortu ondoren.
K. a. 27 urtean Augusto erromatar enperadorea Hispaniara joan zen Kantabriako kanpainak zaintzeko (ikus Kantabriar Gerrak). Hala ere, bere osasun ahula zela eta, nahiago izan zuen Tarracon geratu[13][14]. Dirudienez, Augustok aldare bat eraikiarazi zuen hirian, eta, Kintiliano erretorikoaren anekdota batek dio Tarracoko biztanleak Augustori palmondo bat aldarean hazi zelako kexatu zirela, honek, oso gutxi erabiltzen zela esan nahiko zuela erantzunez[15].
Handik gutxira, Via Herculea zaharra Via Augusta bihurtu zuen. Zezen Plazan aurkitutako mugarri batek K. a. 12tik K. a. 6ra bitarteko errepide hori aipatzen du, Barcinora ipar-ekialdetik zeramana eta Dertosa,Saguntum eta Valentiara hegoaldetik.
Augustorekin hispaniar probintziak berriz antolatu ziren. Hispania Ulterior, Baetica eta Lusitaniako probintzia berrietan banatu zuen. Tarraco, Hispania Citerioreko hiriburua izatera pasa zen, Hispania Citerior Tarraconensis bezala ere ezaguna.
Hiria Augustoren garaian loratu zen. Ponponio Mela idazleak, I. mendean, honela deskribatzen du: "Tarraco da kostalde honetako porturik aberatsena" (Tarraco urbs est en his oris maritimarum opulentissima)[16].Tarracok Augusto eta Tiberioren garaian sortu zituen bere txanponak, gurtza inperialaren eta CVT, CVTT edo CVTTAR15[17] inskripzioaren irudikapenekin.
Augusto K. a. 14 urtean hil ondoren, K. a. 15ean, enperadorea ofizialki jainkotua izan zen, eta K. a. II. mendean, ohoratzen zuen tenplu bat eraiki zen, ziuraski ekialdeko auzoan edo koloniako forotik gertu, Tazitok bere Annalesen aipatzen duen bezala[18].
68. urtean, Galba, zortzi urtez Tarracon bizi izan zena, enperadore izendatua izan zen Clunian. Vespasianoren agindupean, estatuko finantza prekarioen berrantolaketa bat hasi zen. Plinioren arabera[19], honek Hispaniako biztanleei latindar hiritartasuna ematea ahalbidetu zuen. Hispaniako lurraldea, antzinatik hiri-eremuak eta tribu-antolaketaren arabera banatutako lurraldea zena, hiriguneen inguruan antolatutako eremu bihurtu zen, bai colonia zein municipium gisa, zergen bilketa erraztuz. Eraikuntzaren hazkunde azkar bat probintzia berrantolatzearen arrazoia izan zitekeen. Garai honetan, anfiteatroa, tenpluaren eremua eta hiriaren goialdeko foro probintziala eraiki ziren, ziuraski. 70 eta 180 urte bitartean estatua gehienak toki horietan jarri ziren.
Trajano enperadorearen agindupean, Luzio Lizinio Sura senataria izendatu zuten hiriko patroi. Sura Tarraconensisetik zetorren eta Estatuko kargu gorenetara iritsi zen. Ziuraski, 122-123 urteko neguan. Hadrianok hiria bisitatu zuen eta bertan Hispaniarako conventus bat ospatu zuen. Gainera, Augustoren tenplua berreraiki zen.
II. mendearen amaierarekin, Tarrakon zailtasun ekonomiko argiak hasi ziren. Estatua gutxi eraiki ziren hiriaren omenez, ziuraski finantziazio faltagatik[20]. Provinciae Concilium-i eskainitako inskripzioak desagertu egiten dira, eta gero eta inskripzio gehiago agertzen dira militarrei eskainiak. Aurrerantzean, eragin handiko merkatari gutxiago izan ziren ordo decurionumean (administrazio zibila) eta ugazaba gehiago (lurjabe handiak eta goi-funtzionario publikoak). Heliogabaloren agindupean, K. a. III. mendean, anfiteatroan hainbat berrikuntza egin ziren eta . podiuma, inskripzio monumental handi batekin koroatu zen, honen zati ugari kontserbatzen direlarik.
259. urtean, Fructuoso apezpikua eta Augurio eta Eulogio bere bi diakonoak Tarrakoko anfiteatroan exekutatuak izan ziren, Erromatar Inperioak kristautasuna jazarri zuenean.
Dioklezianoren administrazio inperialaren erreformen ondoren, penintsula, sei probintziatan banatutako diozesi bat izango da, lehen baino askoz txikiagoak zirenak. Tarrakok hiriburu izaten jarraitu zuen, baina askoz probintzia txikiago batekoa. Frankoen inbasioan suntsitutako eraikinak, astiro-astiro berreraikiak edo berriengatik ordezkatuak izan ziren. Diokleziano eta Maximianoren artean (286tik 293ra), Jupiterren arkupe bat eraiki zen, basilika baten zati izan zitekeena.
476an, Erromatar Inperioa erori ondoren, Tarrako, bisigodoek eta Euriko erregeak okupatu zuten. Ez dago suntsipen frogarik, eta, dirudienez, hiriaren harrapaketa nahiko lasaia izan zen. Ziurrenik, bisigodoek, existitzen ziren egiturez arduratuko ziren, goi mailako klase delegatu bat ezarriz. Garai honetan hilobi kristauak egoteak, dirudienez, baieztatu egiten du. Hala ere, hiriaren gainbeherak jarraitu zuen, biztanleria eta aktibitate ekonomikoaren pixkanakako galerarekin.
585ean, Hermenegildo, Leovigildo erregearen semea, Tarrakon hil zuten.
Tarraco arabiar-musulman armadak konkistatu zuen 713 edo 714 inguruan, Iberiar penintsularen inbasio musulmanean, egoera ilunetan. Historialari gehienek, hiria hilabeteko setio bati eutsi ondoren suntsitua izan zela diote. Edonola ere, fisikoki suntsitua izan ez bazen ere, Tarracok, ziur aski, geratzen zitzaion garrantzi administratibo eta erlijioso ia guztia galdu zuen.
Tarracoko arkeologia multzoa, kontserbatzen den Hispania erromatarraren multzo arkeologiko zabalenetako bat da. 2000. urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Tarraco Iberiar penintsulako kokapen erromatar zaharrena da, K. a. I. mendean Hispania Citeriorreko probintziako hiriburu bihurtu zena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.