Remove ads
Antzinako Erromako historialari, idazle eta politikaria (c. 56 – c. 120) From Wikipedia, the free encyclopedia
Publio (edo Gaio) Kornelio Tazito (latinez: Publius Cornelius Tacitus; 56 aldean - 120 aldean), askotan Tazito deitua, Erromatar Inperioko idazle, historialari eta politikaria izan zen. Trajano enperadorearen agintaldian (98-117) idatzi zituen bere lan gehienak. Obra nagusiak Historiak eta Analak dira, zeinetan Erromako I. mendeko historiaren berri ematen den.[1]
Kornelio Tazito | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Galia Narbonensis, 56 | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | Erromatar Inperioa, 120 (63/64 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Julia Agricola (en) (77, 78 - | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||
Irakaslea(k) | Kintiliano | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | historialaria, politikaria, militarra, poeta, filosofoa, biografoa, annalist (en) , legelaria eta idazlea | ||||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||||
Genero artistikoa | historia | ||||||||||
Oso gutxi dakigu Tazitoren bizitza pribatuaz. Haren jaiotza egunik ere ez dakigu zehatz, 56. urte inguruan, Neronen aginte hasieran. Jaiotza lekuaz are zalantza gehiago dago, baina historialari gehienek Galia Narbonensisekoa izan zitekeela uste dute, probintzia horretako Tacitus cognomen-aren maiztasuna bide.[2]
78. urtean, Julius Agricola Britaniako kontsularen alabarekin ezkondu zen. Aitaginarrebari eskaini zion bere lan txikietako bat: Agricolaren bizitza (latinez: De vita Iulii Agricolae).
Administrazio lanetan hasi zen Vespasianoren garaian (69–79).[1] 81 edo 82an, Tito agintean zegoela, kuestore kargua jaso zuen, eta cursus honorum-ean aurrerantz egin zuen, Domizianorekin pretoretza eskuratu arte, 88an, Ludi Saeculares izenekoen ospakizun urtean. Horien antolakuntzan parte hartu zuen, hartarako ardura zeukaten XVviri sacris faciundis elkarteko (collegium) kide legez.[2]
Seguruenik, postu militarra ere izan zuen ondoren, zeren, haren aitaginarreba Agricola 93an hil zelarik, bera Erromatik kanpora egona baitzen lau urtez.[2] Domizianoren agintalditik (81-96) onik atera bazen ere, haren tiraniaren berri eman zuen ondorengo lanetan. Nervak kontsul izendatu zuen 97an, eta Asiako prokontsul izan zen 110-113 bitartean. Ospe handia irabazi zuen hizlari gisa garai hartan.[1]
120. urtearen inguruan zendu zen.
Ikuspegi morala guztiz nabarmendu zen Tazitoren idatzietan. Gorteko giroaz arduratu zen bereziki eta psikologia erretratu zorrotzak idatzi zituen. Historiaren aurrean filosofia ezkorra erakutsi zuen eta historia lanak literatura obra bihurtzen saiatu zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.