From Wikipedia, the free encyclopedia
Superman komikietako superheroi bat da, Justiziaren Liga taldeko kidea. 1938. urtean Joe Shuster eta Jerry Siegel komikigileek asmatu zuten.
Superman | |
---|---|
DC Unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Jerry Siegel eta Joe Shuster |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | Kal-El |
Hiltzailea | Doomsday (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Smallville (en) eta Metropolis |
Jarduera | superheroia erreportaria |
Familia | |
Aita | Jor-El, Jonathan Kent |
Ama | Martha Kent, Lara Lor-Van |
Ezkontidea(k) | Lois Lane (en) |
Bikotekidea(k) | Wonder Woman Lori Lemaris (en) Luma Lynai (en) Lyla Lerrol (en) Maxima Lana Lang (en) |
Seme-alabak | |
Senideak | ikusi
|
Familia | House of El (en) |
Bestelakoak | |
Irakasleak | Ted Grant (en) |
Ikasleak | Kara Zor-El (en) |
Superboterea | hegan egin, superhuman longevity (en) , super-abiadura, azkar sendatzea, super-indarra, bero-ikusmen, super-zentzumenak, zauritu ezintasun, X-izpi ikusmen, super-erreflexuak eta azkartasuna eta super-ikusmen |
Jantzia | cape (en) |
Etsaiak | Darkseid (en) , Lex Luthor, General Zod (en) , Brainiac, Doomsday (en) , Metallo (en) , Mister Mxyzptlk (en) , Livewire (en) , Anti-Monitor (en) , Atomic Skull (en) , Bizarro (en) , Bloodsport (en) , Bruno Mannheim (en) , Hank Henshaw (en) , Eradicator (en) , Faora (en) , Intergang (en) , Jax-Ur (en) , Lobo (en) , Manchester Black (en) , Mongul, Morgan Edge (en) , Parasite (en) , Prankster (en) , Professor Hamilton (en) , Silver Banshee (en) , Superboy-Prime (en) , Titano (en) , Ultra-Humanite (en) , Ultraman (en) , Atlas (DC Comics) (en) , Composite Superman (en) , Conduit (en) , Imperiex (en) , Kryptonite Man (en) , Gog (en) , Dabney Donovan (en) , Luminus (en) , Nuclear Man (en) , Volcana (en) , Terra-Man (en) , Solomon Grundy (en) , Ursa (en) , Superman Revenge Squad (en) , The Elite (en) eta Chemo (en) |
dccomics.com… | |
Superman, Krypton planetan jaio zen, Kal-El izenarekin. Bere benetako gurasoak Jor-El eta Lara Lor-Van ziren. Kal-El ia jaioberria zela, bere gurasoek, espaziuntzi batean sartu zuten. Izan ere, Krypton planeta, eztanda egitear zegoen, Kal-Elen gurasoek, euren semea espazio-ontzian sartu zutenean. Zorionez, planetak eztanda egin aurretik ihes egin ahal izan zuen Kal-Elek. Eztandaren ondorioz, planeta txiki-txiki egina geratu zen. Planetaren zati horiek, kryptonita mineral erradiaktiboa eratu zuten. Halako batean, bidaia luze baten ondoren, Kal-El Lur planetara iritsi zen, bere untziak, landetxe batetik gertu lur hartuz, meteorito jasa egon zen egun batean. Meteorito jasa amaitu zenean, landetxe hartan bizi zirenak, Jonathan Kent eta Martha Kent espaziuntzia lurreratu zen tokira heldu ziren. Eta barruan, ume txiki bat aurkitzen zela ikusi zuten. Kent bikoteak, ezin zuen haur propiorik izan. Horregatik, Kal-El hartu zuten semetzat. Bikote honek, Clark izena jarri zion. Denborarekin, heltzen ari zihoan heinean, bere botere bereziak zeintzuk ziren nabaritzen hasi zen. Gaztaroan Superboy izena hartu zuen. Helduaroan, Clark Kent, Daily Planet egunkarian lanean hasi zen. Bertan, denborarekin Lois Lane kazetariaz maitemindu zen. Garairako, bere botereak kontrolatzen bazekien. Eta mundu guztiaren aurrean, bere benetako izaera gorde behar izaten zuen. Helduaroan, jada Superman gisa, bere areriorik ohikoena, Lex Luthor izan zen. Kryptonita, batez ere berde kolorekoa, oso kaltegarria zen Supermanentzat, bere botereak ahultzen baitzituen, hiltzeko punturaino. Lex Luthorrek berak erabiliko zuen, hainbat alditan, Supermanen aurka, atzamar batean zuen eraztunaren bidez. Helduaroan, Metropolisen bizi da.
Clark Kent izena, Siegel eta Schusterrek asmatu zuten, Superman pertsonaia asmatu zen garaian, oso ezagun ziren bi pertsonen izenak loturik: Clark Gable eta Kent Taylor aktoreak.
Supermanek eramaten zuen jantzia oso ezaguna da: Kapa gorri bat, erdialdean, pentagono bat, eta, honen barruan S bat dagoelarik. Pentagonoa eta esea guztiz horiak dira. Gainerako jantzia, urdin kolorekoa da, batipat: Papar aldean, kapan bezala, pentagono bat S batekin du. Baina, kasu honetan, bi koloretakoa da. Pentagonoaren zati gehiena, esea barne, gorria da. Gainerantzeko zatitxoak, horiak. Gerri aldean, eta iztarren goialderaino, praka labur batzuk, gerriko hori batekin lotuak ditu. Iztarralde hortatik, hanketaraino, pieza bakarreko zati urdinaren bigarren zatia dago, hankei dagokiena. Eta, hankak estaltzen, bota gorri batzuk ditu.
Justiziaren ligaren sortzaileetako bat da Superman. DC Comics komiki argitaletxeak asmatu zuen komiki hau, eta bertan, Superman, Batman, Emakume Miragarria eta beste hainbat superheroi daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.