Telekomunikazioetan, informatikan eta elektronikan, baud batek komunikazio-kanal baten bidez transmititzen den informazioa modulatzen duen abiadura adierazten du. Haren ikurra Bd da, eta segundoko transmititutako pultsu-kopurua adierazten du.

Datu azkarrak Neurtzen du, SI sistemarako konbertsioa ...
Baud (telekomunikazioa)
Neurtzen dusymbol rate (en) Itzuli
SI sistemarako konbertsioa1 s⁻¹
Honen izena daramaJean-Maurice-Émile Baudot
IkurraBd
Itxi
Thumb
Lehen telegrafoetako baten eskema

Hala ere, ez dugu nahasi behar baud rate edo baud-abiadura eta bit-tasa, transmititutako seinaleztapen-gertaera bakoitzak bit bat edo gehiago garraia baititzake. Bulkadak bi balio izan ditzakeenean bakarrik, 0 eta 1, halako moldez non seinale-gertaera bakoitzak bit bakarra garraiatzen baitu, bat datoz baudetako modulazio-abiadura eta segundoko bit-transmisioaren abiadura.

Bauda transmisio telegrafikoen abiadura neurtzeko erabili zen hasiera batean, eta Jean Maurice Émile Baudot ingeniari frantsesaren izena hartu zuen (Baudot kodearen asmatzailea), hura izan baitzen lehen aldiz horrelako neurriak hartzen zituena.

Bauda ez da Nazioarteko Unitate Sistemaren unitate bat, baina haren nomenklatura-arauei jarraitzen die, beraren sinboloaren lehen letra maiuskula da, izen osoa minuskulaz idazten da. eta multiploek haren aurrizkiak erabiltzen dituzte.

  • 1 kBd (kilobaud) = 1000 Bd
  • 1 MBd (megabaud) = 1000 kBd
  • 1 GBd (gigabaud) = 1000 MBd

Adibideak

  • Teletipo-makinen kasuan (gaur egun zaharkituta daude baina) transmisio-abiadura 50 baudekoa izan ohi zen. Kasu horretan, gertaerak 1 (+), 0 (-) polaritate-aldaketa hutsak zirenez, gertaera bakoitzak bit edo oinarrizko bulkada bat adierazten zuen, eta segundoko bit-transmisioaren abiadura bat zetorren baud- abiadurarekin.
  • Hala ere, kodetze-maila bat baino gehiago erabiltzen dituzten modemekin adibidez, faseko modulazioaren bidez, gertaera bakoitzak bit bat baino gehiago irudika ditzake, eta, beraz, dagoeneko ez dira bat etorriko bi magnitudeak. Adibidez, 2400 bit/s-ko abiaduran transmititzen duen modem batek segundoko 600 baud izan ditzake. Horrek esan nahi du seinaleztapen-gertaera bakoitzeko informazio kodetuko 4 bit transmititzen direla.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.