aktore kanadarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristin Laura Kreuk (Vancouver, 1982ko abenduaren 30a) Kanadako aktorea da. Smallville telesailean Lana Lang-en rola betetzeagatik egin zen ezagun eta ondoren beste telesail batzuk protagonizatu ditu, hala nola Edgemont eta Beauty & the Beast, denak ere Kanadan errodaturikoak. Filmeak ere egin izan ditu, Street Fighter: The Legend of Chun-Li filmeko protagonista izan zen esate baterako.
Kristin Kreuk | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kristin Laura Kreuk fidanzata con davide rinaldo |
Jaiotza | Vancouver, 1982ko abenduaren 30a (41 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Toronto |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, karateka eta ekoizlea |
Altuera | 160 zentimetro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kanadako Alderdi Liberala |
|
Aita Peter Kreuk jatorri herbeheretarrekoa du eta ama Deanna Che jatorri txinatarrekoa baina Indonesian jaioa[1]. Biak ala biak paisaia arkitektoak dira. Kristin Kreuk karate[2] eta gimnasian nazio mailako txapelketetan aritu zen bigarren hezkuntzan ari zela baina eskoliosiaren erruz utzi egin behar izan zituen[2].
Psikologia, Lur Zientziak edo Zientzia forensea ikasteko asmotan zebilen baina CBCko kasting zuzendari batek Vancouverren errodatuko zen Edgemont telesailerako ezaugarri asiarrak zituen neska baten bila bere eskolara jo zuen. Irakasle batek parte hartzera konbentzitu zuen eta Laurel Yeung kanadiar-txinatarraren papera bete zuen Kirstinek[3]. Bost denboraldi egingo zituen telesailean. Lehenengo denboraldia amaitu berritan Edurnezuriren papera egiteko telefilme baterako aukeratua izan zen eta honen ondoren mundu mailan ezagun egingo zuen papera lortu zuen, Smallville telesaileko Lana Lang izan zen[4]. Telesail hau ere Vancouverren grabatu zen eta Clark Kent-en gaztetako pasadizoak kontatzen ditu. Zazpi denboraldi egin zituen bertan, pertsonaiak Smallville herria uzten duen arte. Hurrengo denboraldian gonbidatu gisa bost ataletan hartu zuen parte.
2009an Street Fighter: The Legend of Chun-Li filmeko protagonista izan zen[5] baina filmeak ez zuen arrakasta handirik izan[6] eta ordutik zinemagintzan baino telesailetan zentratu da. 2010ean adibidez Chuck telesailean hainbat ataletan agertu zen[4]. Hannah-ren papera bete zuen, Chuckek hegazkinean aurkitzen duen neska bat ondoren bere dendan saltzaile ibiliko dena[7]. 2011ean Japoniako beldurrezko film batean agertu zen, Vampire eta baita Irvine Welsh's Ecstasy filmean ere.
2012an Beauty & the Beast telesaileko protagonista bihurtu zen[8]. Catherine Chandler detektibearen papaera bete zuen. Telesaila New Yorken kokatua badago ere Toronton errodatu zen. Lau denboraldi bete zituen telesailak.
2018an Burden of Truth telesail berrian hasi zen protagonista lanean. Abokatu baten rola jokatzen due ate bere herrian dauden neska gaixoen kasu bat hartzen du.
Neutrogena kosmetika enpresako modeloa izan zen.
Kendra Voth lagunarekin batera "Girls By Design" proiektua sortu zuen nerabeei sorkuntzan eta hezkuntzan laguntzeko[9]. Team Power Smart taldeko kide aktiboa ere bada, energia jasangarria sustatzen duen taldea, eta Amerikako Gurutze Gorriko kidea ere bai.
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | EuroTrip | Fiona | |
2004 | Terramar | Tenar | |
2006 | Dream Princess | Printzesa | laburmetraia |
2007 | Partition | Naseem Khan | |
2009 | Street Fighter: The Legend of Chun-Li | Chun-Li | Protagonista |
2011 | Vampire | Maria Lucas | |
2011 | Irvine Welsh's Ecstasy | Heather Thompson | |
2012 | Space Milkshake | Tilda |
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | Snow White: The Fairest of Them All | Edurnezuri | Telefilmea, protagonista |
2001-2005 | Edgemont | Laurel Yeung | |
2001-2010 | Smallville | Lana Lang | Protagonista |
2004 | Earthsea | Tenar | Miniseriea |
2010 | Ben Hur | Tirzah | Miniseriea |
2010 | Chuck | Hannah | Lau kapitulutan |
2012-2016 | Beauty & the Beast | Catherine Chandler | Protagonista |
2018- | Burden of truth | Joana Chang / Hanley | Protagonista |
2002tik aurrera Saturn Awards eta Teen Choice Awards sarietan izendapenak jaso izan ditu ia urtero. 2014 eta 2015 urteetan Beauty & the Beast telesailean egindako lanarengatik People's Choice Awards sarietan Zientzia fikziozko emakumezko aktore onenaren sariak eskuratu zituen[10]. 2015ean kanadako pertsona ederrena aukeratua izan zen online egindako lehiaketa batean[11]. 2019an Kanadako Rockie Awards saria ere irabazi zuen, oraingoan Burden of Truth telesailarengatik
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.