From Wikipedia, the free encyclopedia
Jerome "Jerry" Siegel (Cleveland, 1914ko urriaren 17a - Los Angeles, 1996ko urtarrilaren 28a) estatubatuar komikigilea izan zen. Bere lagun Joe Shusterrekin batera Superman pertsonaia sortu zuen. Emigrante judu lituaniarren familia batean jaio zen. Shuster eta bera DC Comicsi istorioak saltzen hasi ziren 1935ean. 1938an Supermanen lehen istorioa argitaratu zuten eta DC Comicsi eskubideak saldu zizkioten. Siegelek DC Comicsen jarraitu zuen lanean 1943ra arte, urte horretan Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko izena eman baitzuen. DC Comicsentzat lan egin zuen 1959tik 1965era eta Marvelentzat ere lan egin zuen. Beste pertsonaia batzuk sortu zituen, baina bakar batek ere ez zuen Supermanen ospea lortu.
Jerry Siegel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cleveland, 1914ko urriaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 1996ko urtarrilaren 28a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joanne Siegel (en) (1948 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glenville High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komiki gidoilaria, idazlea eta fanzine editor (en) |
Enplegatzailea(k) | DC Comics |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.