![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/19/Tartar_Sauce.jpg/640px-Tartar_Sauce.jpg&w=640&q=50)
Saltsa tartariar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saltsa tartariarra (frantsesez: sauce tartare) ozpinetako pepinoak, arrautza gogorra, kaparra, tipula eta perrexila txiki-txiki egin eta maionesari gehituz egiten den saltsa da.[1] Frantzian jada XIX. mendean ezagutzen zuten.
Saltsa tartariar | |
---|---|
saltsa | |
![]() | |
Osagaiak | maionesa, chives (en) ![]() ![]() |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Honen izena du | Tartariar |
Saltsa tartariarra, espeziekin apaindutako edo espeziarik gabeko maionesa oinarri duela, tipulin xehatua eta, kasuan kasuko autoreek emaniko formulak gorabehera, perrexila, perraitza, estragoia, kaparrak eta kornixonak (ozpinetako luzokertxoak) ere onartzen ditu; Hego Euskal Herrian olibaran edo azeitunak ere gehitu izan zaizkio inoiz. Erabakitzeko auzia: ziapea bai edo ez, errezetetan maiz agertzen bada ere. Ohituraz, remoulade saltsari ziapea jartzen zaio; tartariarrari, ez.[2]
Hotz edo beroa (epela) zerbitzatzen da, gelatina edo gantzen astuna orekatzea du helburu eta, dudarik gabe, Frantziako sukaldaritzari dagokio, tradizioz.