Perrexil
From Wikipedia, the free encyclopedia
Perrexila (Petroselinum crispum edo Petroselinum hortense Hoffmann) landare belarkara biurterokoa da, Apiaceae familiakoa. Hostoak eta sustraia jangarri ditu. Gurean, espezia eta sendabelarra da. Patatak edo legatza egiterakoan saltsa berdearen protagonista ezinbestekoa da perrexila. Hitza grezieratik (petroselinon, harkaitzeko apioa) ekarri da, latinean barna. Hego-mendebaldeko Asiatik eta Afrika iparraldetik zabaldu zen mundu osora, erraz zabaldu, gainera, eskakizun urriko landarea baita, ikuspegi botanikotik: hezea eta epela izanez gero, aise bizkortu eta ugalduko da. Usain-zaporetsua guretzat, eta tuberkulu jangarrikoa Europa Erdialdeko jatunentzat: azenario edo txiribiaren antzekoa du sustraia, zuria, eta haragi eta arrainen lagungarri edo osagarri modura prestatzen da herrialde horietan.[1][2]
Perrexil | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Leinua | Apieae |
Generoa | Petroselinum |
Espeziea | Petroselinum crispum (Mill) Hill
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | perrexil, perrexil hazi, perrexil-hazizko olio, perrexil sustrai eta perrexil olio |
Greziarrek perrexil ugari jaten zuten alkohola edan aurretik, honela honen ondoriorik okerrenak arintzeko asmoz. Klima epeleko munduko lurralde gehienetan hazten bada ere, Kanada, AEB, Erresuma Batua, Belgika, Hungaria, Alemania eta Frantzia bezalako herrialdetan ugaria da. Euskal Herrian ere bai.