From Wikipedia, the free encyclopedia
Apiales fanerogamoen ordena bat dira. Ordena honetako familiak berrikusten ari dira eta baliteke horren ondorioz aldakuntza txiki batzuk egotea, bereziki Torriceliaceae familian.
Apiales | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Azpierreinua | Viridiplantae |
Ordena | Apiales Nakai
|
Badira ordena honen barruan oso ezagunak diren espezieak: azenarioa, apioa, perrexila eta huntza, besteak beste.
Cronquist sisteman Apiaceae eta Araliaceae familiak bakarrik daude sartuta, eta ordena asterideekin baino errosidekin kokatuta. Pittosporaceaeak Errosalekin zeuden, eta beste forma batzuk Cornaceae familian.
Landare hauen artean joera dago zurkaretatik belarkaretara pasatzeko. Erretxinadun hodiak dituzte eta lore pentameroak, hermafroditak, diklamideoak, batzuetan kaliza txiki-txikiarekin. Ginezeo inferoa izaten da, bikarpelarra, karpelo itxiak eta estilo askeak. Loreak gingailetan elkartuta. Batzuetan lore-dimorfismoa dago.
Eskualde epeletan eta hotzetan.
Zuhaitzak (Ferula batzuk), zuhaixkak (Bupleurum), eta sarriago belarkiak, urterokoak, biurterokoak edo bizikorrak. Hostoak txandakatuak ia gehienetan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apiales |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Apiales |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.