Frantses
hizkuntza erromanikoa, Paris inguruko lurraldeetan sortua eta egun batez ere Frantzian erabilia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantsesa[1] (français, la langue française) erromantze hizkuntza da, hizkuntza indoeuropar bat. Erromatar Inperioan hitz egiten zen latin arruntetik eratorria da, beste hizkuntza erromantzeak bezala baina hizkuntza galo-erromantzeetatik ere bai, Galian hitz egiten zen latinaren formatik, zehazkiago Iparraldeko Galian. Haren ahaiderik gertukoenak Frantziako iparraldean eta Belgikako hegoaldean tradizioz hitz egin diren beste oïl hizkuntzak dira, frantsesak ia guztiz gainditu dituenak.
- Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herritartasuna gaitzat duena beste hau da: «Frantziar»
Frantsesa | |
---|---|
français — langue française | |
Frankofoniaren Mundua Urdin iluna: ama hizkuntza; urdina: hizkuntza ofiziala; urdin argia: kulturaren hizkuntza. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Belgika, Burkina Faso, Burundi, Kamerun, Kanada, Afrika Erdiko Errepublika, Komoreak, Kongoko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Boli Kosta, Djibuti, Frantzia, Frantziar Guiana, Frantziar Polinesia, Gabon, Guadalupe, Haiti, Luxenburgo, Madagaskar, Mali, Martinika, Maurizio, Mayotte, Monako, Kaledonia Berria, Reunion, Ruanda, Senegal, Seychelleak, Suitza, Togo, Vanuatu. Talde esanguratsuak non Aljeria, Kanbodia, Guernsey, India (Pondicherry), Italia, Jersey, Laos, Libano, Mauritania, Maroko, Tunisia, Ameriketako Estatu Batuak, Vietnam |
Hiztunak | 321 milioi, horietako 93 milioik ama-hizkuntza. |
Rankinga | 5 (lehen hizkuntza 15.) |
Ofizialtasuna | 29 estatutan |
Eskualdea | Afrika, Europa, Amerika, Ozeano Barea |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Académie française |
Hizkuntza sailkapena | |
Indo-Europarra, Italikoa, Erromantzea, Oïl hizkuntza | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, silabadun hizkuntza, place–manner–time (en) , hizkuntza fusionatzailea, noun-adjective (en) eta hizkuntza sintetikoa |
Denbora gramatikalak | orainaldia, preterite (en) , past imperfect (en) , passé composé (en) , past anterior (en) , pluperfect (en) , simple future in French (en) , near future (en) , geroaldi burutua, conditional perfect (en) , conditional present (en) , present subjunctive (en) , past subjunctive (en) , imperfect subjunctive (en) , subjunctive pluperfect (en) , present imperative (en) , past imperative (en) , present infinitive (en) , past infinitive (en) , present participle (en) eta past participle (en) |
Modu gramatikalak | subjuntiboa, indikatiboa, agintera, baldintzazko modua, infinitiboa eta partizipioa |
Genero gramatikalak | genero femeninoa eta genero maskulinoa |
Kasu gramatikalak | baliorik ez |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Aurrekaria | Frantses klasiko |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | fr |
ISO 639-2 | fre fra |
ISO 639-3 | fra |
Ethnologue | fra |
Glottolog | stan1290 |
Wikipedia | fr |
Linguasphere | 51-AAA-i |
ASCL | 2101 |
IETF | fr |
Galia Belgikako hizkuntza zelten eragina izan du, eta aurrerago, frankiar hizkuntzarena, frankoen inbasioaren ondorioz. Gaur egun, Frantziak iraganean izandako itsasoz-haraindiko hedapena dela eta, frantziar kreolerak ugari dira, Haitiko kreolera bereziki. Frantsesa hitz egiten duen pertsona edo nazio bati frankofono (frantsesez: francophone) deritzo.
Ofiziala da munduko 29 herrialdetan, kontinente guztietan.[2] Horietako gehienak Organisation Internationale de la Francophonie (OIF) erakundeko kide dira, frantsesa erabili edo irakasten duten 84 herrialdeen elkartea. Lehen hizkuntza gisa erabiltzen da Frantzian (baita Ipar Euskal Herrian ere), Kanadako Quebecen zein Ontario eta New Brunswicken, Belgikan (bereziki Valonia eta Bruselan), Suitzako mendebaldean (Berna, Friburgo, Geneva, Jura, Neuchâtel, Vaud eta Valais kantonamenduetan), Monako, Ameriketako Estatu Batuetako eskualde batzuetan (Louisiana, Maine, New Hampshire eta Vermont), Luxenburgoko eskualde batzuetan, Italiako iparraldean (Aostako Harana) eta munduan zehar dauden zenbait komunitatetan.[3]
Frantziar eta belgikar kolonialismoaren ondorioz XVI. mendetik aurrera, asko hedatu zen Amerikan, Afrikan eta Asian zehar. Bigarren hizkuntza frantsesa duten gehienak Afrika Frankofonoan bizi dira, bereziki Gabonen, Aljerian, Marokon, Tunisian, Maurizion, Senegalen eta Boli Kostan.[4]
Nazioarteko eta literatura hizkuntza gisa historia luzea du, eta askotan erabili da zientziaren hizkuntza nagusi gisa. Nazio Batuen Erakundeak, Europar Batasunak, NATOk, Munduko Merkataritza Erakundeak, Nazioarteko Komite Olinpikoak eta Gurutze Gorriarentzat lehen edo bigarren hizkuntza da.