Gelatina
Animalien kolagenoa erabiliz sortzen den proteina / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gelatina proteina konplexu bat da, koloide erdisolidoa, animalien ehun konektiboko kolagenotik eskuratzen dena. Animalien hezurretan, azalean, haragian, nerbioetan ugari dago. Txerri hankak, tripakiak, isatsa, masailak, zangarra, erreboiloa, lupia.... gelatina ugari duten osagaiak dira.
Fruitu batzuek ere azalean eta hazietan gelatina izaten dute: irasagarra, sagarra, udareak, arana.....
Itsas belar ugarik ere gelatina kopuru handiak dituzte, agar-agar izeneko itsas belarrak ditugu ezagunenetako batzuk. Elikagaien industrian maiz erabiltzen da, proteina edukia gaineratu eta bitamina-ontzi moduan.
Farmazia industrian ere asko erabiltzen da. Adibidez, gelatinazko kapsulen osagai nagusia da.
Sukaldaritzan gelatina prestaketak gelatinizatzen diren elementu likido zaporetsuei esaten zaie. Fruitu zuku bat, kontsome bat edo lurrin bereziko bestelako salda desberdinei. Prestaketa hauek egiteko erabiltzen diren osagaiek duten gelatinarekin trinkotu daitezke edo guk gehitutakoarekin ere bai. Prestaketa mota hauei ere gelatina izena ere ematen zaie.