![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Senf-Variationen.jpg/640px-Senf-Variationen.jpg&w=640&q=50)
Ziape
ziape landarearen haziekin egindako ongailua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ziapea, mustarda (Ipar.) edo mostaza (Heg.)[1] sukaldaritzan erabilitako ongailua da, kolore hori-marroiko orea, edo saltsa lodi, itxura du eta zapore bizia dauzka.
Datu azkarrak Osagaiak, Historia ...
Ziape | |
---|---|
ongailu, Q27493900 ![]() ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | Ziape-hazia |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Itxi
- Artikulu hau ongailuari buruzkoa da; kolorea gaitzat duena beste hau da: «Ziape (kolorea)»
Ziape saltsa lodia edo ziape orea ziape landareko haziekin prestatzen da (ziape zuria, Sinapis hirta; marroia edo Indiakoa, Brassica juncea; beltza, Brassica nigra). Landarearen haziak ur, ozpin eta beste likido batzuekin nahasten dira eta sukaldaritzan erabiltzen da, beste espezia edo ongailu batzuekin batera.