From Wikipedia, the free encyclopedia
Russula Russulales orden barnean kokatzen den onddo genero bat da. Genero honetan aurki dezakegun bizi estrategia mikorrizazioa izango da, hau da, onddoaren hifek bat egiten dute zuhaitzaren sustraiekin erlazio sinbionte bat eratuz. Pileoa (txapela) kolore askotakoa izan daiteke, himenoforoa orriduna da eta orri hauek libre aurkitzen dira. Gainera, himenoforotik askatzen dire esporak horixkak izan ohi dira; bestalde, Meltzer kolorantea aplikatuz gero, esporek erreakzio amiliodea pairatzen dutela ikus daiteke. Beste ezaugarri oso garrantzitsua haien garapena da; hemiangiokarpikoak diren arren ez da errezelaren arrastorik aurkitzen. Lactarius generoaren familia berean aurkitzen dira, baina Russula generoari, besteei ez bezala, ez zaio latexik ageri.
Russula | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula Pers., 1797 |
Christian Hendrik Persoon mikologoak deskribatu zituen lehen aldiz Observationes Mycologicae liburuan, 1796. urtean. Argitalpen horretan ondorengo ezaugarriak deskribatu zituen: basidiokarpo (gorputz fruktifero) mamitsua, txanoa erdialdetik zapaldua eta orri aske eta homogenoz eraturiko himenoforoa[1]. Hasiera batean genero berri gisa sailkatu zituen arren 1801. urtean Agaricus generoaren barruan sartu zituen. Urte batzuk geroago, zehazki 1821.urtean, Elias Fries izeneko beste mikologo batek ere, Systema Mycologicum liburuan, Agaricus generoan sailkatu zituen. Hala ere, 1825. urtean argitaratutako Systema Orbis Vegetabilis lanean genero mailan sailkatu zituen. Fries ez zen izan genero mailan sailkatu zituen zientzialari bakarra, izan ere, Samuel Frederick Grayk ere 1821. urtean Russula generoan sailkatu zituen, The Natural Arrangement of British Plants lanean.[2]
Genero honetan aurki dezakegun oinarrizko morfologia forma agarikoidea da, hau da, pileo eta estipez osaturiko fruitu gorputza zeinak himenoforo orriduna duen. Hauek gainera, ehundura bikortsua aurkezten dute. Ezaugarri hau beraien oinean aurkitzen diren zelula berezi batzuei esker da. Zelula hauek esferikoak dira eta esferozistoak deritze, eta hauei esker oina haustean ebaketa garbia zan ohi da; oso baliagarri lactarius generoarekin bereizteko. Lactarius generotik desberdintzen duen beste ezaugarri bat gleozistidioak dira. Gleozistidioak, himenioan dauden egitura antzuak dira metaketa funtzioarekin. Bi generotan aurkitzen diren arren Russula generoak ez du latexik aurkezten. Ezaugarri makroskopikoekin amaitzeko, fruitu gorputzaren egitura heteromeroa nabarmendu behar da, hau da, pileo eta estipea arazorik gabe bana daitezkeela. Azken ezaugarritzat baino garrantzitsuenetariko bat, bere esporak dira; espora hauek esferiko eta apainduak izateaz gain erreakzio amiloidea (produktu kimiko baten aurrean kolore aldaketa) jasaten dute.
Euskal Herrian aspalditik onddo zein perretxikoak jasotzeko ohitura handia egon da. Jangarriak diren perretxiko nagusienetako bat Russula cyanoxantha da. Txano urdin eta oin zuria duena, urretxa izenez ezagutzen dena. Hala ere gehiago ere aurki daitezke; hala nola, Russula virescens (berdexka) edo Russula vesca (okre kolorekoa)[3]
Hauen bizilekua gehienetan konifero edo hosto erorkorreko baso mistoak izan ohi dira, prezipitazioak oso ohikoak eta tenperatura epelekoak; hain zuzen.
Espezie asko oso preziatuak diren arren badira batzuk hilgarriak izan gabe jangarriak ez direnak. Talde honen barruan Russula emetica eta Russula sardonia aurki daitezke, baina soilik arazo gastrointestinalak sortzen dituztenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.