From Wikipedia, the free encyclopedia
Gibelokre kirasduna (Russula foetens) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuek pozoitsutzat jotzen dute, eta, egia esan, gustu garratza eta desatsegina du, eta duen usain kirasdunarekin batera, perretxiko ez-jangarri bihurtzen dute.
Gibelokre kirasduna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula foetens Pers., 1796 |
Kapela: 5 eta 15 (20) cm arteko diametrokoa, arre-okre kolorekoa edo lehoiaren kolorekoa, ilunagoa erdian. Ia globoaren formakoa, gero laua, ia hondoratua. Azala oso likatsua du, eta ertza oso ildaskatua, orrien norabidean hausten da.
Orriak: Zurixkak, meheak, tarte handiarekin, libreak, eta gaztaroan tantatxo urtsuekin, zahartzean arrez zikinduak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuri-okrea, arrez zikinduak, sendoa, hutsa, eta leizetsua.
Haragia: Zurixka, aireak ukitzen dionean ilundu egiten da, hauskorra, usain sendokoa, desatsegina eta zapore garratza duena.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore hori daukatelako Russula generoko espezie askok. Foetens epitetoa, "fétido"-tik dator. Bere usain gogor eta desatseginagatik.
Ez da jangarria, bere usain desatseginagatik eta zapore garratzagatik.[3]
Russula laurocerasi delakoarekin, almendra mingotsen usain sendokoa, Russula sororia espeziarekin, zapore garratzekoa, Russula pectinata perretxikoarekin zapore garratzekoa , eta hasieran Russula foetens delakoaren usainarekin eta gero frutarenarekin eta zapore gozoko Russula pectinatoides delakoarekin.[4]
Udan eta udazkenaren hasieran, ohikoa da hostoerorkorren basoetan, leku hezeetan.[5]
Europa, Japonia, Errusia, Australia, Costa Rica, Ipar Amerika eta Himalaiako mendikatea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.