Gibelilun errea (Russula adusta) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Gibelilun errea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula adusta Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus adustus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, baina ia tamaina halako bi izan daiteke. Hasieran ganbila, gero laua, eta azkenean ia inbutu itxurakoa. Eguraldi hezean likatsua da, zurixka denbora luzean, eta gero marroi-horixka edo marroi-gorrixka, zahartzean tindu ilunagoak hartzen ditu.[2]
Orriak: Zabalak, hasieran nahikoa estu, baina heltzean tarte gehiagorekin. Okre edo lasto kolorea dute, baina ukitzean tonu ilunagoak hartzen dituzte.
Hanka: Laua, gogorra, laburra eta zuria, gero horixka, laranjaz edo marroi-gorrixkaz zikintzen da.
Haragia: Lodia, gogorra, zurixka, airearekin astiro-astiro arbel kolorea hartzen du eta gero gorrixka eta ondoren beltzaxka. Zapore gozokoa eta usain leunekoa. Sulfato ferrosoarekin gris-arrosa. Gero poliki-poliki berde zikina.
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Adusta epitetoa ere latinetik dator, “adustus” hitzetik, erreta esan nahi du. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
Janezina, gogorra.[3]
Nahasketa arriskua
Kapelaren kolore argi samarragatik eta orri zabalengatik ezagutzen da, baita orriak estuago dituztelako antzekoek.
Sasoia eta lekua
Udazkenean pinudi hareatsuetan eta pagadietan agertzen da.[4]
Banaketa eremua
Europa, Japonia, Errusia, Australia, Costa Rica, Ipar Amerika, Vietnam eta Himalaiako mendikatea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.