Ixa Taldeko kide informatikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Olatz Arregi Uriarte (Bergara, 1963ko apirilaren 3a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, informatikaria eta HiTZ zentroko ikertzailea da. Donostiako Informatika Fakultatean lan egiten du 1986tik Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean, non 2019an sail horretako zuzendaria izatera ailegatu zen.[1] 1986an informatikako lizentziatura bukatu zuen eta bost urte geroago aurkeztu zuen doktorego tesia, 1991n EHUko Doktorego-Sari Berezia jasoko zuena.[2][3] 2008tik EKAIA aldizkariko erredakzio batzordean dago (Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria).
Olatz Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1963ko apirilaren 3a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Tesi zuzendaria | Clemente Rodríguez Lafuente |
Doktorego ikaslea(k) | Ander Soraluze Haritz Salaberri (en) Ana Zelaia Jauregi |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Ixa taldea Udako Euskal Unibertsitatea |
Clemente Rodriguez irakaslearen zuzendaritzapean egin zuen tesiarengatik, Doktorego-Sari Berezia jasoko zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.[3] Hardware eta software teknologiak ahalik eta hobekien erabiltzeko, ordenagailuan exekutatuko diren programen portaera sakonki aztertu zuten. Horretarako, beharrezkoa da neurri bat izatea, goi-mailako lengoaietako programen exekuzioaren eraginkortasunari buruzko hainbat estatistika lortzeko. Tesiak estatistika mota desberdinak zehazteko lengoaia bat eta iturburu-kodearen errendimendua neurtzeko sistema bat aurkeztu zituen, haiekin programek erabiltzen dituzten baliabideak aztertzeko eta, hartara, irtenbide eraginkorrak bilatzeko. Sistema horrekin, zehazki, azpirrutinek (prozedurek zein funtzioek) egiten duten erregistro-bankuaren erabilera erreala neurtu da. Azpirrutinen tratamenduan sortzen diren etenek eragin zuzena dute programen exekuzioa-denboran, eta baliabide horren kudeaketa egokiak konputagailuen errendimendua hobetu dezake.[1]
2002. urtean, Ixa ikerketa taldean hasi zen lanean, eta ikerketa jarduera handiena bertan egin du geroago.[4] Urte hauetan, hizkuntzaren prozesamenduaren alorreko 40 ikerketa proiektu baino gehiagotan hartu du parte eta 35 artikulu baino gehiago publikatu ditu aldizkari eta arloko kongresuetan. Ikerketa-lan horrek gizartean eta, batez ere, euskal komunitatean eta euskal kulturan izan duen eragina nabarmena izan da. Hori dena aitortu zen, besteak beste, Ixa Taldeak 2013an jaso zuen Abbadia Sarian.[5][6]
2018an HiTZ ikerketa-zentroa sortu zenean, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz, bera izan zen zentroa sortzeko eragile nagusietako bat. Hizkuntza-teknologia ardatz duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten zuten lan 2020an.
Lan aparta egin du adituak eta doktoreak formatzen hizkuntzaren prozesamenduaren arloan. Zuzendu dituen 3 tesietatik harantzago, 2012tik 2020ra arte hizkuntza-teknologien alorreko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (Language Analysis and Processing) masterreko koordinatzailea izan baitzen, Arantza Diaz de Ilarrazarekin lankidetzan. Guztira 55 tesi irakurri dira euskaraz lerro honetan, 1988tik hona. Master-titulu hori euskaraz eman izan da hasieratik, eta ingelesez 2014tik aurrera, Erasmus Mundus mailako master gisa. Guztira ia 200 lagun dira master horietatik sortu diren adituak.
2020an, ikerketa-lerro hauek jorratzen zituen: ikasketa automatikoa (machine learning) eta ikasketa sakona (deep learning); korreferentziaren ebazpena eta rol semantikoen eta denborazko gertaeren etiketatzea, besteak beste. Hiru doktore-tesi zuzendu ditu berak gai horien inguruan.
1998tik hainbat I+G ekintzen antolaketan hartu du parte, Horien artean zeuden Paralelismo jardunaldiak eta Informatikari Euskaldunen Bilkurak.
2012an Cusko hiriko UNSAAC unibertsitateko Hinantin ikerketa-taldea antolaketan parte hartu zuen Juan Cruz Tello 'Soccoo' irakaslearekin. Kitxuaren prozesamendu automatikoren lehen oinarri batzuk sortuko zituena. Lehen urrats horietan, 2011tik 2014ra bitarte adituak prestatu zituen lankidetzan Ixa taldearekin, 2012an Madrileko Kooperaziorako Ministerioko proiektu bat izan zuten, 2013an EHUrekin RUNASIMI proiektua.[8][9] Aditu horietako batzuk ziren hauek:[10]
Irakasle agregatua da UPV/EHUn. Karrera zientifiko eta teknologikoetan gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna benetakoa izan dadin, nesken interesa txikitatik pizteko beharra aldarrikatzen du, baita emakume erreferenteak ezagutzera ematekoa ere. Bestalde, ikerketa-taldean, eta bere argitalpen z
ientifikoetan agertzen diren egilekideak aztertuta, emakume eta gizonen arteko proportzioa oso gertu dago parekidetasunetik, ingeniaritzetan ohikoa ez bada ere.
Euskara unibertsitatean sartzeko prozesuaren barruan hainbat irakasgai irakatsi ditu euskaraz, besteak beste, Informatika Fakultateko lau hauek: Konputagailuen arkitektura II, Konputagailuen arkitektura eta antolaketa II, Metodo induktiboak, eta Metodo induktiboak hizkuntzaren tratamendu automatikoan. Gainera aipagarria da Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak liburua idatzi zuela beste bost irakaslerekin batera (Olatz Arbelaitz, Agustin Arruabarrena, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Amaia Ibarra, eta Txelo Ruiz).[18]
Ixa Taldeak hizkuntza prozesatzeko 27 produktu erregistratu ditu 27 urtetan,[19][20][21] eta produktu horietako 9 hauen garapenean parte-hartze zuzena izan du Olatz Arregik:
Hainbat sari lortu ditu Diaz de Ilarrazak koordinatzen duen Ixa Taldeak; besteak beste hauek:[25]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.