Remove ads
gipuzkoar hizkuntzalari konputazionala, irakaslea eta ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Itziar Gonzalez Dios (Pasai San Pedro, 1988ko abuztuaren 31) Ixa taldeko ikertzailea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kontrako jo ohi diren bi mundu batzen ditu bere jardunean: hizkuntzalaritza (Letrak) eta informatika (Zientziak).[1] 2014an #Txiotesia2 lehiaketa irabazi zuen bere tesi-lana 6 txiotan kontatuta.
Itziar Gonzalez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai San Pedro, 1988ko abuztuaren 31 (36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez Maxux Aranzabe |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalari konputazionala eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ixa taldea Udako Euskal Unibertsitatea |
Alemaniar Filologian lizentziatu zen EHUn. Egun, Bilboko Ingeniaritza eskolako Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean ari da euskara teknikoko irakasle izan da.
Euskal Herriko Unibertsitatean filologia ikasketak egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean. Gai horretan sartuta Hizkuntzalaritza konputazionalean aurkeztu zuen tesia 2016an Arantza Diaz de Ilarraza eta Maxux Aranzaberen zuzendaritzapean. Euskarazko testu konplexuak automatikoki sinplifikatzeko metodo bat proposatu zuen. Hitz arraroak edo egitura sintaktiko luze eta zailak automatikoki ulergarriago bihurtzea zen bere ikerketaren helburua.[2][3] Tesia bukatu zuenetik ikerketan eta irakaskuntzan ere ibiltzen da.[4][5]
2014an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako sari bat irabazi zuen.[6] Bere tesian egiten zuen azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala azaldu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.