Oibar (ibar)
Nafarroa Garaiko udalerri zaharra eta ibarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oibar[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri zaharra eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 42,9 kilometrora. Altuera 380 eta 1036 metro artekoa da, eta 162,64 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1145 biztanle zituen.
- Artikulu hau ibarra buruzkoa da; udalerria eta ibar haueko ibarburua gaitzat duena beste hau da: «Oibar»
Oibar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Entitatea | ibar | ||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | Val d'Aibar | ||
Ibartarra | oibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°35′11″N 1°25′10″W | ||
Azalera | 162,64 km² | ||
Garaiera | 380-1036 metro | ||
Distantzia | 42,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.145 (2021: −12) | ||
Dentsitatea | 7,04 biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 5,30 (2018: %0,86) |
Zangozerriaren mendebaldeko zatia hartzen du, bai Lerga eta Eslabako lautada hegoaldean, Zangoza eta Tafalla arteko korridore natural gisa balio duena, bai Bizkaia ibarra, iparraldean. Ez dago ibai nagusirik, Errotaxar, Zare eta Bizkaia bezalako erreka bana baizik, guztiak Aragoi ibaian ibairatzen dira, Galipentzu, Kaseda eta Zangozatik banatzen duena. 1845 arte udalerri independentea izan zen, historian zehar bere hedadura aldatu egin zelarik, Uxue, Donamartiri Untz, Esa edo Petillaraino iritsi zelarik, nahiz eta denboraldi laburretan izan. 1846an, egungo sei udalerrietan banatu zen, horietako batzuek herri bat baino gehiago biltzen dituzten arren.
Bertako biztanleak oibartarrak dira. Ibarburua Oibar herria da.