Galipentzu
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Galipentzu[4][lower-alpha 1] (zaraitzueraz: Gilepentzu[lower-alpha 2]; erronkarieraz: Garipentzu[lower-alpha 3]) Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 55,9 kilometrora. Altuera 345 eta 931 metro artekoa da, eta 56,29 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 96 biztanle zituen.
Galipentzu | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
Galipentzu eta Aragoi ibaia San Salbatore elizatik | |||
Goiburua: « Ametsen herria » | |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2019-2023) | Ruben Mateo Solanas (Galipentzuko bizilagunak) | ||
Posta kodea | 31493 | ||
INE kodea | 31110 | ||
Herritarra | galipentzutar, gilepentzutar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°28′53″N 1°24′56″W | ||
Azalera | 56,29 km² | ||
Garaiera | 345-931 metro | ||
Distantzia | 55,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 96 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 1,71 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 43,18 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 16,81 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 6,00 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.gallipienzo.es |
Nafarroako herririk zaharrenetakotzat jotzen da, eta karrika ia hutsen artean Erdi Aroko ondare oso garrantzitsua gordetzen du. Herria, batez ere herri zaharra, jenderik gabe dagoen arren, bere bi elizak, San Salbatore eta San Pedro, egoera onean mantentzen ditu. Talaia baten gainean dago, eta Nafarroako Erresumaren mugako gotorleku zahar horretatik Aragoi ibaiaren ibarra eta eskualde osoa ikusten dira, udalerrian bizi diren arrano beltzen koloniez gain. Biztanle gehienak Galipentzu Berrin bizi dira, ibai ondoko lur lauan.
Bertako biztanleak galipentzutarrak (zaraitzueraz: gilepentzutarrak) dira.