![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Vista_de_Petilla_de_Arag%25C3%25B3n.jpg/640px-Vista_de_Petilla_de_Arag%25C3%25B3n.jpg&w=640&q=50)
Petilla Aragoi
Nafarroa Garaiko udalerria eta barrendegia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Petilla Aragoi[4][lower-alpha 1] —edo Petilla bakarrik—[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri eta barrendegi bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Aragoiz inguratua. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago administratiboki, geografiki Cinco Villas eskualde aragoiarraren barruan, eta Iruñea hiriburutik 73,6 kilometrora. Altuera 568 eta 1143 metro artekoa da, eta 27,55 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 28 biztanle zituen.
Petilla Aragoi | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Herriko ikuspegia ekialdetik | |||
Goiburua: « Nobelgo Hiribildua » | |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2015-2023) | Florentino Aguas Arillo (independenteak) | ||
Posta kodea | 50686 | ||
INE kodea | 31203 | ||
Herritarra | petillar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°27′42″N 1°05′32″W | ||
Azalera | 27,55 km² | ||
Garaiera | 568-1143 metro | ||
Distantzia | 73,6 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 28 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 1,02 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,32 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 19,58 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 0,00 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1231 (Nafarroara gehitzea) | ||
Webgunea | www.petilladearagon.org |
Benetan bi barrendegi dira: Petilla eta Bastanes. Santiago Ramon y Cajal euskalherritar Nobel saridun bakarraren jaioterria, herri txiki hau antzinatik Nafarroako Erresumarena izan zen, Petri II.a Aragoikoa eta Antso VII.a Nafarroakoa erregeek XIII. mendean sinatutako itun baten ondorioz. Etxeak, arkitektura aragoiarra tipikoari jarraituz, Karrika Nagusian daude gehienbat, aldapa handi batekin. Paisaia menditsua da, Pirinioaurrekoa, baina ia ez dago laborantza-lurrik. Dauden bakanak Bastanesen daude.
Bertako biztanleak petillarrak dira.