Oibar
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oibar[4][lower-alpha 1] (zaraitzueraz: Oibarre)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 42,9 kilometrora. Altuera 380 eta 953 metro artekoa da, eta 47,79 km²-ko azalera hartzen du. Azken zentsuaren arabera 769 biztanle zituen.
- Artikulu hau udalerria buruzkoa da; ibarra, udalerri hau ibarburu duena gaitzat duena beste hau da: «Oibar (ibar)»
Oibar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Oibarko ikuspegia hegomendebaldetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Izen ofiziala | Aibar / Oibar | ||
Alkatea (2017-2023) | Aritz Burguete Blasco (AGEIZIA) | ||
Posta kodea | 31460 | ||
INE kodea | 31009 | ||
Herritarra | oibartar, oibarrear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°35′22″N 1°21′40″W | ||
Azalera | 43,79 km² | ||
Garaiera | 380-953 metro | ||
Distantzia | 42,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 769 (2023: −15) | ||
Dentsitatea | 16,09 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,2 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 27,97 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 73,45 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,6 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 6,40 (2018: %1,29) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.aibar-oibar.org |
Oibar, inguruko beste hainbat herri bezala, muino baten inguruan dago, eta muino horren gainean, antzina, izen bereko gaztelua zegoen. Bere ibarreko ibarburu, Irunberri eta Kaseda arteko eta Zangoza eta Tafalla arteko bidegurutzean dago. Paper handia izan zuen Iruñeko Erresuman eta sortzen ari zen Nafarroako Erresuman, eta Antsa Oibarkoa bezalako Nafarroako errege familiako kide batzuen jaiolekua izan zen. Herriaren inguruan Oibarko gudua ere gertatu zen, Nafarroako Gerra Zibilari hasiera eman ziona Bianako Printzearen espetxeratzearekin. Oibar Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.
Oibar ibarreko ibarburua da. Bertako biztanleak oibartarrak (zaraitzueraz: oibarrearrak) dira.