![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9b/Pozo_Buzianda.jpg/640px-Pozo_Buzianda.jpg&w=640&q=50)
Bizkaia (Nafarroa)
Nafarroa Garaiko ibarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaia[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 50,2 kilometrora. Altuera 456 eta 1025 metro artekoa da, eta 39,96 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 5 biztanle zituen.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bizkaia (argipena)»
Bizkaia | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Usunbeltzeko Buzianda putzua, Bizkaia errekan | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Administrazioa | |||
Entitatea | ibar | ||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Udalerria | Ezporogi | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Ibartarra | bizkaitar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′58″N 1°27′16″W | ||
Azalera | 39,96 km² | ||
Garaiera | 456-1025 metro | ||
Distantzia | 50,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 5 (2021: ![]() | ||
Dentsitatea | 0,13 biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 6,70 (2018: ![]() |
Bizkaia ibarra Nafarroa Garaiko ibar garrantzitsuena da, despopulatzeari dagokionez. Morionesek izan ezik, bertako herriek ez dute XX. mendetik bizirik iraun. Morionesek bost biztanle besterik ez ditu. Ezporogi udal-barrutian dago, eta lurralde ezezaguna da biztanle gehienentzat, Oibar ibarreko gainerako barrutitik kanpo baitago. Izan ere, ibarra zeharkatzen duen errepide bakarra 2 kilometrokoa da, Moriones eta Zare pareko udalerria lotzen dituena, eta antzinako herri batzuek ez zuten ez argirik ez ur korronterik izan. Gaur egun, ibarra gehiena Nafarroako Gobernuaren jabetzako finka pribatua da, eta ibarraren azalera osoa pinu beltzez birlandatu da.
Bertako biztanleak bizkaitarrak dira. Ibarburua Moriones herria da.