From Wikipedia, the free encyclopedia
Marlon Brando, Jr. (Omaha, Nebraska, 1924ko apirilaren 3a - Los Angeles, Kalifornia, 2004ko uztailaren 1a) estatubatuar antzerki eta zinema aktorea izan zen, XX. mendeko hoberenetarikoa. Bitan irabazi zuen Gizonezko aktore onenaren Oscar saria, Terry Malloy (On the Waterfront, 1954) eta Vito Corleone (The Godfather, 1972) antzezteagatik.[1]
Marlon Brando | |
---|---|
(1961) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marlon Brando Junior |
Jaiotza | Omaha, 1924ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Libertyville Evanston |
Heriotza | Los Angeles, 2004ko uztailaren 1a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Tahiti Heriotzaren harana |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Marlon Brando, Sr. |
Ama | Dodie Brando |
Ezkontidea(k) | Anna Kashfi (1957 - 1959) Movita Castaneda (1960 - 1968) Tarita Teriipaia (1962 - 1972) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Actors Studio Stella Adler Studio of Acting (en) New School (en) Shattuck-Saint Mary's (en) Libertyville High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Erwin Piscator Stella Adler Lee Strasberg |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta errealizadorea |
Altuera | 175 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna |
marlonbrando.com | |
| |
Stanislavski metodoa —barne azterketa baliatuz pertsonaiaren larruan sartzera behartzen duen antzezpen ikasbidea— muturrera eraman zuen eta, beraz, zinemako ikono handienetako bat bihurtu zen.[1] Haren antzezteko erak, haren nortasunak, eta Hollywoodeko bizitza sozialaren gaineko interes ezak eragin sakona izan zuen aktore belaunaldi batean, James Dean, Paul Newman, Robert De Niro, Al Pacino, Robert Duvall, Sean Penn, Russell Crowe, eta Jack Nicholson barne. Gainera, politikoki konprometitua izan zen, eta publikoki bat egin zuen ekimen askorekin, batez ere Amerikar Indioen Mugimenduaren alde.
Marlon Brando Omahan jaio zen 1924ko apirilaren 3an. Haurtzaro goibel antzekoa izan zuen. Antzerkizalea zen haren ama, baina baita alkoholzalea ere. Artean umea zela, sarritan aurkitu zuen ama tabernan total eginda, edo kale bazter batean botata. Depresio Handiko urte latzetan, maitasuna jaso beharrean babesik eza eta abandonua sufritu zituen. Erabateko nerabe errebeldea bihurtuta, aitak esaten zion bere bidea urra zezala, egin zezala zirt edo zart.[1]
Aktore izateko asmoarekin, New Yorkera jo zuen 1943an. Actors Studion ibili ondoren, 1944tik 1950era antzerkian jardun zuen. Baina zinematik etorri zitzaion batez ere fama. Izan ere, Stanley Kowalski jatorri poloniarreko behargin amorala eta bortitza bihurtu zen Elia Kazanen A Streetcar Named Desire artegagarrian (1951). Berezkoa zuen talentua, bazeukan karisma, eta fisikoki, gainera, erakargarria zen.[1]
Hainbat pertsonaia gogoangarriren identitateak bereganatu zituen hurrengo urteetan: Emiliano Zapatarena (Viva Zapata!, 1952), Johnny Strabler motorzale konformagaitzarena (The Wild One, 1953), Calder sheriff erosezinarena (The Chase, 1966), Kurtz koronel eroarena (Apocalypse Now, 1979)... Aktore onenaren Oscar saria bitan irabazi zuen: Terry Malloy buruestimua galduta zeukan boxealari ohi duinarena (On the Waterfront, 1954) eta Vito Corleone mafiaburuarena (The Godfather, 1972) egiteagatik.[1]
Izar bat zen, erreferentzia bat gremioko kideentzat, baina ezin zuen eraman ikono bat izateak dakarrena. 1970eko hamarkadan apaldu zen haren argia, eta Sozietateko Uharteetako Tetiꞌaroa atoloira joan zen bizitzera bere hirugarren emaztearekin —hamaika seme-alaba izan zituen—. Horietako batek, Cheyennek, bere buruaz beste egin zuen 1995ean, eta beste batek, Christianek, bost urte igaro zituen kartzelan. Handik libratzeko dirutza xahutu zuen Brandok epaiketetan, eta ia sosik gabe geratu zen hil aurretik. Michael Jacksonen bideoklip batean ere parte hartu zuen egoerari buelta emateko; antzeztu gabe, nolabait aurrera egiteko soilik.[1]
Urtea | Izenburua | Rola | Zuzendaria |
---|---|---|---|
1950 | The Men | Kenneth "Ken" Wilcheck / "Bud" | Fred Zinnemann |
1951 | A Streetcar Named Desire | Stanley Kowalski | Elia Kazan |
1952 | Viva Zapata! | Emiliano Zapata | Elia Kazan |
1953 | Julius Caesar | Marko Antonio | Joseph L. Mankiewicz |
The Wild One | Johnny Strabler | László Benedek | |
1954 | On the Waterfront | Terry Malloy | Elia Kazan |
Désirée | Napoleon Bonaparte | Henry Koster | |
1955 | Guys and Dolls | Sky Masterson | Joseph L. Mankiewicz |
1956 | The Teahouse of the August Moon | Sakini | Daniel Mann |
1957 | Sayonara | Maj. Lloyd "Ace" Gruver | Joshua Logan |
1958 | The Young Lions | Lt. Christian Diestl | Edward Dmytryk |
1960 | The Fugitive Kind | Valentine "Snakeskin" Xavier | Sidney Lumet |
1961 | One-Eyed Jacks | Rio | Marlon Brando |
1962 | Mutiny on the Bounty | Fletcher Christian | Lewis Milestone |
1963 | The Ugly American | Ambassador Harrison Carter MacWhite | George Englund |
1964 | Bedtime Story | Freddy Benson | Ralph Levy |
1965 | Morituri | Robert Crain | Bernhard Wicki |
1966 | The Chase | Calder sheriffa | Arthur Penn |
The Appaloosa | Matt Fletcher | Sidney J. Furie | |
1967 | A Countess from Hong Kong | Ogden Mears | Charlie Chaplin |
Reflections in a Golden Eye | Maj. Weldon Penderton | John Huston | |
1968 | Candy | Grindl | Christian Marquand |
1969 | The Night of the Following Day | Bud, txoferra | Hubert Cornfield |
Queimada | Sir William Walker | Gillo Pontecorvo | |
1971 | The Nightcomers | Peter Quint | Michael Winner |
1972 | The Godfather | Don Vito Corleone | Francis Ford Coppola |
Last Tango in Paris | Paul | Bernardo Bertolucci | |
1976 | The Missouri Breaks | Robert E. Lee Clayton | Arthur Penn |
1978 | Superman | Jor-El | Richard Donner |
Raoni | Narratzailea | Jean-Pierre Dutilleux Luiz Carlos Saldanha | |
1979 | Apocalypse Now | Kurtz koronela | Francis Ford Coppola |
1980 | The Formula | Adam Steiffel | John G. Avildsen |
1989 | A Dry White Season | Ian McKenzie | Euzhan Palcy |
1990 | The Freshman | Carmine Sabatini | Andrew Bergman |
1992 | Christopher Columbus: The Discovery | Tomás de Torquemada | John Glen |
1995 | Don Juan DeMarco | Dr. Jack Mickler | Jeremy Leven |
1996 | The Island of Dr. Moreau | Moreau doktorea | John Frankenheimer |
1997 | The Brave | McCarthy | Johnny Depp |
1998 | Free Money | Warden Sven "The Swede" Sorenson | Yves Simoneau |
2001 | The Score | Max | Frank Oz |
Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Urtea | Filma | Zuzendaria | Beste izenburu batzuk |
---|---|---|---|
1950 | The Men | Fred Zinnemann | gaztelaniaz: Hombres frantsesez: C'étaient des hommes |
1951 | A Streetcar Named Desire | Elia Kazan | gaztelaniaz: Un tranvía llamado Deseo frantsesez: Un tramway nommé Désir |
1952 | Viva Zapata! | Elia Kazan | gaztelaniaz: ¡Viva Zapata! frantsesez: Viva Zapata ! |
1953 | The Wild One | László Benedek | frantsesez: L'Équipée sauvage katalanez: El salvatge |
1953 | Julius Caesar | Joseph L. Mankiewicz | gaztelaniaz: Julio César frantsesez: Jules César |
1954 | Désirée | Henry Koster | gaztelaniaz: Desirée |
1954 | On the Waterfront | Elia Kazan | frantsesez: Sur les quais katalanez: La llei del silenci galizieraz: A lei do silencio |
1955 | Guys and Dolls | Joseph L. Mankiewicz | frantsesez: Blanches Colombes et Vilains Messieurs katalanez: Ells i elles |
1956 | The Teahouse of the August Moon | Daniel Mann | gaztelaniaz: La casa de té de la luna de agosto frantsesez: La Petite Maison de thé |
1957 | Sayonara | Joshua Logan | euskaraz: « Sayonara (filma) » |
1958 | The Young Lions | Edward Dmytryk | frantsesez: Le Bal des maudits katalanez: El ball dels maleïts galizieraz: O baile dos malditos |
1959 | The Fugitive Kind | Sidney Lumet | gaztelaniaz: Piel de serpiente frantsesez: L'Homme à la peau de serpent |
1961 | One-Eyed Jacks | Marlon Brando | gaztelaniaz: El rostro impenetrable frantsesez: La Vengeance aux deux visages katalanez: Un tipus dur |
1962 | Mutiny on the Bounty | Lewis Milestone | frantsesez: Les Révoltés du Bounty katalanez: Motí a la Bounty |
1963 | The Ugly American | George Englund | gaztelaniaz: Su Excelencia el Embajador frantsesez: Le Vilain Américain |
1964 | Bedtime Story | Ralph Levy | gaztelaniaz: Dos seductores frantsesez: Les Séducteurs euskaraz: « Bedtime Story (1964ko filma) » |
1965 | Morituri | Bernhard Wicki | |
1966 | The Appaloosa | Sidney J. Furie | gaztelaniaz: Sierra prohibida frantsesez: L'Homme de la Sierra |
1966 | The Chase | Arthur Penn | gaztelaniaz: La jauría humana frantsesez: La Poursuite impitoyable katalanez: La caça de l'home |
1967 | A Countess from Hong Kong | Charlie Chaplin | gaztelaniaz: La condesa de Hong Kong frantsesez: La Comtesse de Hong-Kong katalanez: La comtessa de Hong Kong |
1967 | Reflections in a Golden Eye | John Huston | gaztelaniaz: Reflejos de un ojo dorado frantsesez: Reflets dans un œil d'or katalanez: Reflexos en un ull daurat |
1968 | The Night of the Following Day | Hubert Cornfield | frantsesez: La Nuit du lendemain |
1968 | Candy | Christian Marquand | |
1969 | Burn! | Gillo Pontecorvo | gaztelaniaz: Queimada frantsesez: Queimada euskaraz: « Queimada » katalanez: Queimada |
1972 | Last Tango in Paris | Bernardo Bertolucci | gaztelaniaz: El último tango en París frantsesez: Le Dernier Tango à Paris katalanez: L'últim tango a París |
1972 | The Godfather | Francis Ford Coppola | gaztelaniaz: El padrino frantsesez: Le Parrain katalanez: El Padrí galizieraz: O padriño |
1972 | The Nightcomers | Michael Winner | gaztelaniaz: Los últimos juegos prohibidos frantsesez: Le Corrupteur |
1976 | The Missouri Breaks | Arthur Penn | frantsesez: Missouri Breaks katalanez: Missouri |
1977 | The Godfather Saga | Francis Ford Coppola | frantsesez: Le Parrain |
1978 | Superman | Richard Donner | |
1979 | Apocalypse Now | Francis Ford Coppola | |
1980 | The Formula | John G. Avildsen | gaztelaniaz: La fórmula frantsesez: La Formule |
1989 | A Dry White Season | Euzhan Palcy | gaztelaniaz: Una árida estación blanca frantsesez: Une saison blanche et sèche katalanez: Una àrida estació blanca galizieraz: Unha árida estación branca |
1990 | The Freshman | Andrew Bergman | gaztelaniaz: El novato frantsesez: Premiers pas dans la mafia euskaraz: « The Freshman (1990eko filma) » katalanez: El passerell |
1991 | Here's Looking at You, Warner Bros. | Robert Guenette | gaztelaniaz: Here’s Looking at You, Warner Bros. |
1991 | Hearts of Darkness: A Filmmaker's Apocalypse | George Hickenlooper | gaztelaniaz: Corazones en tinieblas frantsesez: Aux cœurs des ténèbres : L'Apocalypse d'un metteur en scène |
1992 | The Godfather Trilogy: 1901-1980 | Francis Ford Coppola | |
1992 | Christopher Columbus: The Discovery | John Glen | gaztelaniaz: Cristóbal Colón: el descubrimiento frantsesez: Christophe Colomb : La Découverte katalanez: Les aventures de Cristòfor Colom |
1995 | Don Juan DeMarco | Jeremy Leven | |
1996 | The Island of Dr. Moreau | John Frankenheimer | gaztelaniaz: La isla del doctor Moreau frantsesez: L'Île du docteur Moreau katalanez: L'illa del Dr. Moreau |
1997 | The Brave | Johnny Depp | |
1998 | Free Money | Yves Simoneau | katalanez: Assalta'l com puguis |
2001 | The Score | Frank Oz | euskaraz: « The Score (2001eko filma) » |
2001 | Apocalypse Now Redux | Francis Ford Coppola | |
2001 | A Huey P. Newton Story | Spike Lee | |
2006 | Superman II: The Richard Donner Cut | Richard Donner | frantsesez: Superman 2: The Richard Donner Cut |
2006 | Superman Returns | Bryan Singer | |
2011 | Always Brando | Ridha Behi | |
2012 | Final Cut: Ladies and Gentlemen | György Pálfi | gaztelaniaz: Final Cut: Ladies & Gentlemen frantsesez: Final Cut – Mesdames et Messieurs |
2015 | Listen to Me Marlon | Stevan Riley | |
2016 | I Am Not Your Negro | Raoul Peck | gaztelaniaz: No soy tu negro |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.