Joshua Logan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Joshua Logan

Joshua Logan (Texarkana, Texas, 1908ko urriaren 5a - New York, 1988ko uztailaren 12a) estatubatuar antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Joshua Logan
Thumb
Bizitza
JaiotzaTexarkana, 1908ko urriaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York, 1988ko uztailaren 12a (79 urte)
Hobiratze lekuaSt. Matthew's Episcopal Churchyard (en)
Familia
Ezkontidea(k)Barbara O'Neil  (1940ko ekainaren 18a -  1942)
Nedda Harrigan  (1945 -  1988ko uztailaren 12a)
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Culver Academies (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerkigilea, gidoilaria, antzerki zuzendaria, errealizadorea eta autorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Allocine: 3975 TCM: 115552 IBDB: 6987
Itxi

Princetongo Unibertsitatean (New Jersey) ikasi zuen. Antzerkirako zaletasuna izan zuen gaztetatik. 1920ko hamarkadaren amaieran, Estatu Batuetako Massachusettseko University Players antzerki-taldea sortu zuen, baina geroxeago Moskun ikasteko beka bat lortu zuen, eta han Stanislavski zuzendariaren ikaslea izan zen. Londresen bigarren mailako antzezle gisa hainbat lan egin ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen eta zuzendari eta aktore-lanetan ibili zen Hollywooden. Lehen arrakasta 1945ean izan zuen Annie get your gun izeneko musika ikuskizunarekin. 1951n Pulitzer saria jaso zuen South Pacific musikalarekin. Broadwayko musika ikuskizunen zuzendari garrantzitsuenetako bat izan da. Zinemarako zuzendu zituen filmik garrantzitsuenak hauexek dira: Picnic (1955), Bus Stop (1956), Sayonara (1957), South Pacific (1958), Fanny (1961), Camelot (1967) eta Paint Your Wagon (1969). 1978an oroitzapen-liburu bat idatzi zuen: Movie Stars, Real People and me (Zinemako izarrak, benetako jendea eta ni).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.