From Wikipedia, the free encyclopedia
Judea[1][2] (hebreeraz: יהודה, egungo ahoskera Yəhuda antzinako ahoskera Yəhûḏāh, "laudatua"; antzinako grezieraz: Ιουδαία, Ioudaía; latinez: Iudaea) Israelgo Lurraldea (hebreeraz: ארץ ישראל, Eretz Yisrael) eskualde historikoaren hegoalde menditsuaren izena da, egun Israel eta Zisjordania artean banatuta dagoena.
Judea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko |
Eponimoa | Juda |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°41′56″N 35°18′23″E |
Honen parte da | Israelgo Lurraldea |
Ur-gorputza | Jordan Itsaso Hila |
"Judea" izena Juda tribuaren greziera eta latinezko izenaren moldaketa da, hasieran bertan bizi zena eta gero Judeako Erresuma sortuko zuena. Erresuma sortu baino lehen Asmondarrek bere erresuma zuten eskualdean, Erromatar Inperioaren zuzendaritzapean. Mende asko pasa eta gero, Jordaniak Zisjordaniari Judea eta Samaria Eremua izendatu zuen eskualdea. Israeldarrek, berriz, "Yehudah" deitzen dute bere herrialdearen hegoaldeko aldea eta eskualde hau[3], nahiz eta mundu mailan onartu ez.
Jatorrizko mugak "Bethsûr" (Hebrondik gertu) hegoaldean, "Beth-horon" (egungo Palestinako Beit Ur al-Fauqa) iparraldean, Latrun muinoa edo Emaus (Jerusalemdik 22 kilometrotara) mendebaldean eta Jordan ibaia ekialdean ziren. Flavio Josefo historialariak, berriz, eskualdea zabaldu zuen: egungo Zisjordaniaren iparraldea eta hegoaldean Beer-Xevako eskualdea gehituz eta mugak Mediterraneoan eta Jordanen kokatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.