Remove ads
erromatar garaiko eskualdea eta probintzia From Wikipedia, the free encyclopedia
Galia Transalpinoa[1] (latinez: Gallia Transalpina edo Gallia Ulterior)[2] erromatar errepublikako garaiko lurralde bat zen. Hasieran Alpeak eta Italia arteko Galia izendatzeko izena zuen toponimoa besterik ez zen. Erromatarrek Alpeetatik hartago zegoen galiarren lurraldeari eman zioten izen hori, eta Galia Zisalpinotik bereizteko erabiltzen zuten. Galiako hegoaldea konkistatu zutenean , K.a. 122 eta K.a. 118. urte bitartean, izen hori gorde zuten konkistatu berri zuten lurralderako eta K.a. 70. urtean erromatar probintzia bihurtu zuten. Mediterraneo hegoaldean eta Cévennes iparraldean zituen mugarri eta Italiatik at erromatarrek izan zuten lehenengo probintzia izan zen.
Galia Transalpinoa | |
---|---|
Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Geografia | |
Demografia |
Jatorrizko Galia Transalpinoaren gainerako lurrak Julio Zesarrek irabazi zituen galiarren aukako gerlan, K.a. 51-58 urte-tartean. Geroago, Zesar Augustok inperioaren lurraldeak administratiboki berrantolatu zituenean, hegoaldeko zati honi Galia Narbonensis (latinez: Gallia Narbonensis) izena eman zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.