Asmondar leinua

Judea eskualdeko erresuma eta agintarien familia (K.a. 140-K.a. 37) From Wikipedia, the free encyclopedia

Asmondar leinua
Remove ads

Asmondar leinua (hebreeraz: חשמונאים, Ḥashmona'im) Antzinaro klasikoan Judea eta inguruko lurraldeak gobernatu zituen leinua izan zen. K.a. 140 eta K.a. 116 artean, Seleukotar Inperioko probintzia ia autonomoa izan zen. K.a. 110ean, Inperioa desegin zenean, leinuak Samaria, Galilea, Iturea, Perea eta Idumea bereganatu zituzten.[2] K.a. 63an, Erromatar Errepublikak erresuma konkistatu zuen eta erromatar txotxongilo bilakatu zen baina K.a. 37an Herodes I.a Handiak asmondarrak agintetik bota zituen. Hala ere, legezkotasuna mantentzeko asmotan, Marimna izeneko asmondar printzesa ezkondu zuen.[3]

Datu azkarrak Asmondar Erresuma ממלכת החשמונאים Mamlekheth haHash'mona'im, Geografia ...
Remove ads
Remove ads

Asmondar buruzagiak

Makabearrak

1. Matatias, K.a. 170- K.a. 167
2. Judas Makabearra, K.a. 167- K.a. 160
3. Jonatan Makabearra, K.a. 153- K.a. 143 (Apaiz Gorena ere)
4. Simon Makabearra, K.a. 142- K.a. 141

Etnarka eta Apaiz Gorenak

5. Simon, K.a. 141- K.a. 135
6. Hirkano I.a, K.a. 134- K.a. 104

Errege eta Apaiz Gorena

7. Aristobulo I.a, K.a. 104- K.a. 103
8. Alexandro Janeo, K.a. 103- K.a. 76
9. Salome Alexandra, K.a. 76- K.a. 67
10. Hirkano II.a, K.a. 67- K.a. 66
11. Aristobulo II.a, K.a. 66- K.a. 63
12. Hirkano II.a, K.a. 47- K.a. 40 (etnarka)
13. Antigono, K.a. 40- K.a. 37
14. Aristobulo III.a, K.a. 36 (Apaiz Gorena)

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads