From Wikipedia, the free encyclopedia
Zelesiria[oh 1] (antzinako grezieraz Κοίλη Συρία, Koílē Syría, eta latinez, Coele-Syria), Siria historikoko eskualde bat, Seleukotar inperioko eparkia[oh 2] bat eta erromatar inperioko probintzia bat izan zen. Hainbat modutan idatzi izan da hizkuntza eta grafia ezberdinetan: Coelesyria[1], Celesyria[2], Celesiria[3], Siria-Coele[4], Coele-Siria[5], Coelēsyria[6],eta beste.
Greziarrek izen hori Siriako eskualde bati eman zioten. Greziarrek, hasiera batean, Libano eta Antilíbanoaren arteko depresio izendatzeko erabiltzen zuten Zelesiria izena, egungo Bekaa harana. Hortik haratago, Jordan bailara eta Itsaso Hila zeuden. Baina, gero, terminoa lausoago egin zen, eta Fenizia izenarekin batera, Egipto eta Ziliziaren arteko eremu osoa seinalatzen zuen. Lagida dinastian Siria eta Fenizia sartzen ziren[7].
Luzaroan uste izan da Κοίλη Συρία, "hondoratuta dagoen Siria" esan nahi zuela, Κοίλη hondoratuta dagoena esan nahi zuelako. bana gaur egun uste da, greziar Κοίλη hitza, arameraz esaten zuten Kul hitza mailegatu, eta etimologia oker bategatik, Κοίλη bihurtu zela. Kul osoa esan nahi du, eta beraz, arameraz, Siria osoa izendapena erabiltzen zuten.
Septimio Severo enperadoreak Siria erromatar probintzia zatitu zuenean izen hau eman zion iparraldeko zatiari. Horrela, Zelesiria edo Coele-Syria probintzia eratu zuen, hiriburua Laodizean jarrita[5].
Dioklezianoren garaian lurraldeen antolaketa berri eta sakona egon zen inperio osoan. Berrantolaketa hori 295. urtearen inguruan iritsi zen Ekialdera. Orduan, erromatar administrazioa honela geratu zen eskualdean. Zortzi probintzia, hiriburu banarekin: Arabia Petrarekin, Libanoko Augusta Bosrarekin, Siria-Palestina Cesarearekin, Fenizia Tirorekin, Coele-Siria Antiokiarekin, Eufratesko Augusta Cyrrhusekin, Osroene Edesarekin eta Mesopotamia Nisiberekin[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.