From Wikipedia, the free encyclopedia
Ida mendia[1] (turkieraz: Kazdağı, kazdaːɯ ahoskatua, Kaz Dağları, edo Karataş Tepesi)Asiako mendikate bat da (1774 metro punturik garaienean), Troadean, Turkian dagoena, Troiako lurraldea mugatzen duena. Tontorrik garaienak Cotyle eta Gargaro dira. Azken hau, sarri elurtuta egoten da. Troaden aurrera egiten duen gainak, Lekto izena hartzen du.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Ida mendia (Turkia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.770 m |
Mota | mendikate |
Azalera | 700 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°42′N 26°50′E |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Balikesir probintzia |
Lekto, antzinatean, antzinatean, Tenedosetik Lesbosera nabigatzeko kostaldeko ibilbidean kokatua zegoen.
Kareso (Kokabas Çay), Rodio (Koka Çay), Graniko (Biga Çayi), Esepo (Gönen Çay), Eskamandro (Mendere Çay) eta Simois (Dümruk Su) mendi honen iparraldeko magaletik igarotzen dira, Lektotik nahiko urrun.[2]
Estrabonen arabera[3][4], Lektoko gainean okertu ondoren Ideo edo Adramiteno Golkoa zabaltzen da, Gargara eta Pirra gainek mugatua alde banatatik.[5]
Homeroren[7] testuetatik eta Troiar Ziklotik sortutako elezaharrek, hainbat gertaera mitologikoen eskenategi bihurtzen dute:
Hera eta Zibeleren santutegia ere bazen. Zibele, han, Mater deum magna Idaea, "Jainkoen Jainkosa Ama, Idako jainkosa" zen. Izan ere, bertan ezarriko zen K. a. VIII. mendean Galaziako Pesinonte utzi ondoren.[9]
Homerok, mendikatea, "Mila iturrien Ida" bezala deitu zuen. Mendiaren maldak, animalia basati asko dituen basoz estaliak daude. Ida, "animalia basatien ama" bezala ere deitua da.[10]
Batzuetan, Ida izenak, Troade osoa izendatzen du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.